Emakume batek sexu eraso bat jasan duela salatu du Donostian

  • Sexu erasoa ostiral goizaldean gertatu da Donostiako Ibaeta auzoan. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da. Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du eta erasoa “gogor gaitzetsi” du.


2026ko urtarrilaren 23an - 13:27
Donostiako Udalak deitutako elkarretaratzea udaletxe aurrean. Donostiako Udala
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa bart gauean gertatu da Ibaeta auzoan, eta emakumeak salaketa jarri du. Ertzaintzak abian jarri du ikerketa gertatutakoa argitzeko eta egilea edo egileak identifikatzeko.

Irutxuloko Hitzak jaso duenez, Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala egin du, eta erasoa “gogor” gaitzesteaz gain, biktimari eta inguruari elkartasuna adierazi dio. Emakumeari “behar duen informazioa eta udal baliabideak” eskainiko dizkiotela jakinarazi du udalak, eta premiazko bilera deitu du informazioa egiaztatzeko eta erakundeek erantzuna eta arreta koordinatzeko. Adierazpenean azaldu dute “halako erasoak gure gizartean oraindik ere badagoen indarkeria matxistaren eta sexualaren adierazpen” direla.


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.