Emakume batek jasandako bortxaketa kimikoa salatu dute Baionan

  •  Biktima hainbatetan drogatu du bere mutil-lagunak, bera bortxatu ahal izateko. Gertatutakoa kaleetan salatu dute emakumearen lagunek eta Itaiak. 

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko irailaren 18a - 07:00
Xiberoko Botza
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hainbat margoketa eta kartel ageri dira Baionako (Lapurdi) kaleetan azkenaldian, emakume batek bere bikotekidearen partetik jasandako bortxaketa kimikoa gaitzesteko. Euskal Irratiek azaldu dutenez, biktimaren lagunek eta Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak atera dituzte mezuok karriketara, gertakariak salatzeko eta erasoen aurka antolatzera deitzeko.

Neskak joan den maiatzean jarri zuen salaketa, aipatutako hedabidearen esanetan: bere bikotekideak hainbatetan drogatu zuen berak jakin gabe, ondotik, bera bortxatu ahal izateko. Biktimak egindako azterketetan ikusi ahal izan denez, behin baino gehiagotan drogatu du.

Protesta kaleetara eraman duten kideek ohartarazi dute 100 salaketatik hirutan baino ez direla zigortzen erasotzaileak, eta gertatzen diren sexu-erasoen artean, gutxi direla salaketa batera iristen diren kasuak.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko irailaren 2
Adriana Muñoz, Guatemalako Otrans erakundeko kidea
"Demokraziak emakume transak ahazten jarraitzen du"

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.