Elkartasuna adierazi diote herri kurduari, «eraso inperialista eta jihadistaren aurrean»

  • Donostiako Kurduak taldeak, Donostiako Bilgune Feministak, Kinka autonomoen sareak eta Komite Internazionalistak taldeak deituta, kurduei elkartasuna adierazteko mobilizatu dira hainbat herritar, igande eguerdian, Donostian. Bulebarretik abiatuta, manifestazioa egin dute Kontxa pasealekutik, La Perla bainuetxearen ingururaino, ondoren Bulebarrera itzultzeko. Bidetik, jendeari herri kurdua bizitzen ari den egoeraren inguruko informaziodun esku orriak banatzen aritu dira.


2026ko otsailaren 2an - 07:09
Donostiako Kurduak taldeak, Donostiako Bilgune Feministak, Kinka autonomoen sareak eta Komite Internazionalistak taldeak deituta, kurduei elkartasuna adierazteko mobilizatu dira Donostian. Irutxuloko Hitza
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Urtarrilaren 19tik, Siriako Indar Demokratikoak eta herri kurdua erasopean daude”, azaldu dute: “SDF, YPJ eta YPG dira Sirian Estatu Islamikoa (EI) garaitu zuten indarrak. Kobanen erresistitu zutenak eta Baghouzen ‘kaliferri’ terroristarekin amaitu zutenak, orain, Al Shara (Al-Qaedako kide ohia) buru duen ‘Siriako Gobernu Trantsizionalak’ egiten die eraso”.

rojava1

Halaber, salatu dute egungo lurralde siriarreko herri kurduak “banaketa inperialistaren ondorioak pairatzen” dituela: “Hau Israel, Turkia eta AEBen artean adostutako sarraskia da. Mendebaldeko gobernuek bizkarra ematen diote EIk zuzenean aurre egin eta boteretik kendu zuenari”. “Egoera humanitarioa izugarria da. Kobane hiria setiatuta dago, edateko urik eta elektrizitaterik gabe. Herritarrak eta defentsa indarrak basatiki torturatzen ari dira”, gaineratu dute.

Horrez gain, “Rojavako proiektu iraultzailea arriskuan” dagoela ohartarazi dute: “Ekialde Hurbileko emakumeen askapenean, kulturen arteko bizikidetzan, ekonomia komunalean eta ekologia sozialean oinarritzen den proiektu eredugarria. Era berean, EIeko terroristak kartzeletatik ateratzen ari dira, Al-Qaedaren laguntzarekin. Ez da kurduen eta arabiarren arteko gerra. Gutxiengo etnikoen, giza eskubideen eta emakumeen oinarrizko eskubideen aurkako eraso faxista da”.

Horregatik guztiagatik, herritarrak “erne egotera, informatuta egotera eta lurraldean bizi direnei elkartasuna adieraztera” deitu dituzte, “gerra hau mediatikoki manipulatu eta isilarazia delako eta ‘Siriako Gobernuak’ itunak sistematikoki hausten dituelako”. 


Kurdistan kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Rohilat Afrin, YPJ-ko komandantea
"Guda hau, batez ere, emakumeen aurkakoa da"

2026ko otsailaren 20
Seigarren eguna Rojavan
Jinwar, emakume askeen herria

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...