Elkarretaratzea deitu du ostiralerako Oreretako Euskaltzaleon Pizkundeak

  • ARGIAk aste honetan ateratako informazioa soka luzea eragiten ari da. Errenteriako Udalak martxoaren 2an jakinarazi zuen 25 administrari lanpostu betetzeko Lan Eskaintza Publikoko (LEP) deialdia “eteteko” erabakia hartu zuela, herritar batek euskara eskakizunen aurkako helegitea aurkeztu eta gero. Helegitea aurkeztu duen herritarra Osakidetza barnean antolatutako Unidas Por la Libertad Lingüística plataformako kidea da, eta plaza finkoa du Osakidetzan, ARGIAk frogatu duenez. Enpleguan interesik izan gabe ere, helegiteak aurkezteko prest zeuden herritar gehiagoren bila aritu zen plataforma, besteak beste, doako abokatua eskainita.

Deitzaileek zabaldu duten kartela.

2026ko martxoaren 12an - 15:13
Azken eguneraketa: 16:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ondorengo mezuarekin zabaldu dute deialdia "Oreretako Euskaltzaleon Pizkundea" gisa sinatu duten deitzaileek:

"Euskararen kontrako oldarraldiak ez du etenik. Gero eta argiago geratzen ari da olatu erreakzionario, atzerakoi eta euskarafoboa. Oreretan euskaraz bizi nahi dugu eta ez dugu eskubide murrizketarik onartuko. Oldarraldiaren aurrean elkarretaratzea egingo dugu martxoak 13 ostirala, Oreretako CCOOren parean, 19:00etan."

Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak bat egiten du elkarretaratzearekin eta euskaltzale orori bertaratzeko deia egin diote.


Oldarraldia ikerketa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.