Elkar diskoetxea zigortu dute, Hertzainak-en eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatu izanagatik

  • Hertzainak taldeko hiru kidek (Josu Zabala, Luis Javier Saiz Txanpi eta Enrique Saenz Kike) eraman dute Elkar diskoetxea auzitara, hainbat urtez taldearen eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatzeagatik, eta diskoetxeak azken 30 urteetan horrela irabazi dirua exijitu dute. Bada, Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiak arrazoia eman die, eta Elkar zigortu du: 21.473,05 euro ordaindu beharko dizkie musikariei.


2026ko urtarrilaren 27an - 11:03
Azken eguneraketa: 12:59
Hertzainak taldearen kontzertua, 1991n. Aitor Bayo / ARGIA Fototeka
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Epaia behin-behinekoa da, eta Elkarrek helegitea aurkezteko aukera izango du, Uxue Rey Berria-ko kazetariaren arabera. Auzitegiak musikariei eman die arrazoia, baina, zehaztu duenez, denbora epeengatik, delituaren parte bat preskribatua dagoela ere ebatzi du. 

Salaketa egin duten Hertzainak taldeko kideek albistea baieztatu dute, eta, Berria-ri azaldu diotenez, oraingoz ez dute bestelako adierazpenik egingo, harik eta epaia irmoa den arte.

Hertzainak taldeak 1987an fitxatu zuen Elkarrekin, eta hurrengo urtean grabatu zuten diskoetxeak Lasarte-Orian zuen estudioan taldearen hirugarren diskoa: Salda badago (1988). Ruper Ordorika izan zuten produkzio lanetan.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...