Eliza barruko sexu abusuei aurre egiteko biltzarrean "neurri zehatzak" iragarri ditu Aita Santuak

  • Sexu abusuak ezkutatzen urteak daramatzan Eliza katolikoak hiru eguneko biltzar historikoa abiatu du, 190 lider erlijioso pederastiaz eztabaidatzen jarriko dituena. “Jainkoa begira dugu eta gugandik ez ditu soilik kondenak espero, beharrezkoak diren neurri zehatz eta eraginkor guztiak baizik. Zehatzak izan behar dugu”, adierazi du Aita Santuak, biltzarraren irekiera ekitaldian.

ARGIA @argia
2019ko otsailaren 21a

Elizak duen ardura ere aipatu du Frantziskok, eta oinarrizko ildo batzuk prestatu dituela iragarri du, egunotan jorratzeko: neurri urgenteen zerrenda moduko bat litzateke, elizbarruti bakoitzak kontuan hartu beharrekoak.

Lehenengo egunean, hainbat biktimaren testigantzak jasotzen dituen bideoa ikusi dute biltzarreko parte-hartzaileek. Testigantza benetan gogorrak, agintari erlijiosoengandik jasandako abusuen inguruan.

Egunero hainbat hitzaldi izango dira, hamar lantaldetan banatuko dira eta egunaren bukaeran ondorioak ateratzeko bilera egingo dute. Igandean, azkeneko egunean, klausura diskurtsoa emango du Aita Santuak eta neurri zehatz horietakoren baten berri ematea espero da. Azken finean, abusuen biktimak aspalditik ari dira presio egiten, Frantziskok ahotan ibili ohi duen “zero tolerantzia” delakoa benetan bete dadin.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Pedofilia  |  Sexu Erasoak

Pedofilia kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude