Elikagai ultraprozesatuen publizitatea mugatu dute Erresuma Batuan

  • Umeen gizentasunari aurre egiteko Erresuma Batuko Gobernuak erregulatu egin du elikagai ultraprozesatuen publizitatea, bai Interneten, baita telebistan eta irratian ere. Urtarriletik aurrera mugatuta dago produktu horien publizitatea egitea. Gobernu britainiarrak hamarnaka mila obesitate kasu saihestu nahi ditu.


2026ko urtarrilaren 21ean - 13:44
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Iragarkiak ez dira neutralak, kontsumitzailearengan eragin handia daukate eta eragin hori handitzen da gogoeta kritikoa garatzeke daukaten haurrengan. Elikadura produktu ultraprozesatuetako publizitatearen aurrean esposizio handiagoa izateak kontsumoa handitu, elikadura-ohitura txarrak eragin eta obesitatea eta gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua handitzen du, gobernuaren arabera. Errealitate horren aurrean eta urte askotako presio sozialaren eraginez, Erresuma Batuko Gobernuak erregulazioari ekin dio. 2026ko urtarriletik aurrera haurrei zuzendutako elikagai ultraprozesatuen publizitatea mugatu du.

Orain arte neurri “erradikaltzat” hartu izan da, baina erabakiak bat egiten du herrialdeko obesitatearen datuekin. Arautegi berri honek eragingo dio gantz, azukre eta gatz asko daukaten produktuen publizitateari, telebistan eta irratian 05:30etik 21:00ak arte, eta Interneten edozein ordutan egongo da debekatuta. Erresuma Batuko Gobernuak uste du era horretan aurrerantzean haurren obesitatearen hamarnaka mila kasu saihestuko dituztela eta 7.200 milioi kaloria haurren dietatik kenduko dituztela. Baina ez da osasunaren arloan hartutako neurri bakarra: azukrearen gaineko zerga ezarri dute aurretik ontziratutako produktuetan, eramateko kafean, irabiakietan edo azukredun jogurt edarietan.

Londreseko gobernuak adierazi du Lehen Hezkuntza hasten duten umeen (5 urte inguru) %22k gehiegizko pisua dutela edo gizenak direla, eta ehunekoa bikoiztu egiten da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara pasatzen direnean. Era berean, hortzetako txantxarra da Erresuma Batuan 5 eta 9 urte arteko umeen ospitalizazio eragile nagusia.


Osasuna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...