ELBk kanpoko ardi-esnea erabiltzen duen fabrika okupatu du Heletan

  • ELB sindikatuko hainbat kidek Agour Irati Heletako esnetegia blokatu dute, bertako laborarien esnea erabili beharrean kanpokoa inportatzen duela salatzeko. 30 bat lagunek gaua igaro dute eta gaur goizean atera dira bertatik. Duela astebete sektoreko industrialek azaldu zuten hitz emandakoa baino kanpoko esne gehiago erabiltzen hasiko zirela. Inportatutako esne hori oso merke saltzen da eta bertako laborariek ezinezkoa dute horrekin lehiatzea. Nekazarien sindikatuaren esanetan, ez da Agour Irati kaltetzeko ekimena, urte hasieran interprofesionalean adostutakoa bete dadila eskatzeko baizik.


2011ko azaroaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58

ELBko ordezkariek salatu dutenez gaztategi handiak Irati-Ossau markaren irudiaz baliatzen dira, baina milioika litro esne sarrarazten dituzte kanpotik, Agour Irati-z gain, 3A eta Onetik ere jo ditu inportatzaile nagusitzat. 1.700 etxalderen lana eta 400 lanpostu zuzen arriskuan ikusi ditu ELBk, gaztategiek prezio oso baxuetan erosten dietelako esnea. Egoera horri aurre egin nahian sortu zen CLPBn kooperatiba; Nafarroa Behereko eta Zuberoako 86 ardi-esne ekoizle batu dira, eta helburua dute gaztategiak Irati-Ossau markako 3,5 milioi litro esnez hornitzea prezio onargarrietan eta hortik ateratako gazta komertzializatzea. Horrez gain, esnea euren kabuz lantzeko proiektu bat ere abiarazi dute. Kooperatibaren esanetan esnetegi handiak CLPBren lana zangotrabatzen ari dira eta bertoko laborariei eskatzen diete kooperatibatik ateratzeko, baldin eta esnea haiei erostea nahi badute.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude