argia.eus
INPRIMATU
ELB indartsu Paueko Laborantza Ganberako bozetan
  • FDSEA sindikatuak irabazi ditu departamentuko Laborantza Ganberako bozak baina Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) Lapurdin eta Nafarroa Beherean duen indarra agerian geratu da.

ARGIA @argia 2013ko otsailaren 07a
ELB-Confédération Paysanneko hautagaiak (argazkia: Gaizka Iroz, Kazeta.info).

2007ko bozekin alderatuta bost puntu galdu ditu FDSEAk eta bozen %49,8an geratu da. ELBk eta Confédération Paysannek osatutako koalizioak bigarren postua lortu du bozen %35arekin.

Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, ELB da sindikatu nagusia Nafarroa Beheran eta Lapurdin. Zuberoako datua neurtzea zailagoa da, Biarnokoarekin batera ematen delako baina Kazeta.infon irakur daitekeenez, bozen %39 ingurukoa izan liteke sindikatuak herrialde horretan izan duen babesa.

Lehenbiziko aldia da FDSEA sindikatuak bozen %50 baino gutxiago lortzen duena eta aulki bat galduko du Pauen.