ELA, LAB eta ESK batu egin dira azaroaren 11ko greba orokorrera

  • Espainiako Maizterren Sindikatuak proposatutako deialdira batu da euskal gehiengo sindikala. Lehenik UGT eta CCOO sindikatuek egin zuten bat Espainiako Estatuko deialdiarekin, eta asteazken arratsean iragarri dute gauza bera ELA, LAB eta ESK sindikatuek. Azpimarratu dute greba Euskal Herritik jorratu behar dela.

Bilbon etxebizitza eskubidearen alde urriaren 4an egindako mobilizazioa. Ecuador Etxea

2026ko urriaren 7a - 08:22
Azken eguneraketa: 18:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ELA, LAB eta ESK sindikatuak prest agertu dira etxebizitzaren krisia dela-eta greba orokorra antolatzeko, eta bat egin dute Espainiako Estatuan azaroaren 11rako deitu den greba orokorrarekin, etxebizitzaren krisia salatzeko deialdiarekin. 

"Etxebizitza lehen mailako kezka soziala da Euskal Herrian" azaldu du LABek, eta "errentismoaren eta espekulazioaren aurka" antolatzeko eta ekintza sindikalerako garaia dela iritzi du. Bere esanetan, eskuin muturrari ateak ixteko bidea "politika birbanatzaileak" egitea da, eta etxebizitza eskubidearen aldeko borroka hor kokatu du. 

ELAk, bere aldetik, azaldu du greba orokorra "Hego Euskal Herritik jorratzea" lehenetsiko duela, eta eragile sozialekin zein etxebizitza sindikatuekin harremanetan dela horretarako.

Etxebizitza dekretuak

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak berriz onartu ditu joan den astean Espainiako Kongresuak atzera botatako etxebizitzaren inguruko bi dekretuak.

Pedro Sánchez presidenteak Gorteak desegin eta Espainian azaroaren 29rako hauteskundeak iragarri dituenez, orain Kongresuko Diputazio Iraunkorrak onartu behar ditu dekretuok, eta horretarako babesa izango luke –Juntsek ez duelako ordezkaririk batzorde horretan–; baina EAJk dekretuetako bati berriz ere ezezkoa emango diola esan du.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko azaroaren 6
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
AHTaren porrota iritsi da kanpainara

2026ko urriaren 28
Ekarpena

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.