ELA

ELAren adierazpenak CCOO Korrikatik kanpo geratu ostean: “AEKk erabat koherentea den erabakia hartu du”


2026ko martxoaren 18an - 14:20
Azken eguneraketa: 22:47
ELAko eta AEKko kideen arteko bilera erronda. AEK Korrika
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Eragile euskarafoboek euskararen eta euskaldunon hizkuntz eskubideen aurkako erasoak Korrikan parte-hartzearekin zuritu nahi izan dituzte eta AEKk erabaki koherentea hartu du CCOO sindikatuari parterik hartu ez dezan eskatuta", adierazi du prentsa ohar bidez ELAk, CCOO sindikatuak Korrikan parte hartuko ez duela jakinarazi berritan. Euskal sindikatuak, era horretan, "erabateko babesa" eskaini dio AEKri, CCOO sindikatuak eta PSE-EE alderdiak bere aurka "hasitako kanpainaren aurrean". 

Gogor mintzatu da ELA CCOOren aurka. Adierazi du bertako kide batzuek "iruzur prozesala" egin dutela modu antolatuan, eta sindikatua bera dela, hain zuzen ere, "euskararen normalizazioa oztopatzeko eragile nagusia". Gehitu du CCOO "biktima gisa" azaldu nahi duela, eta zilegizko kritika politikoa "kriminalizatzen" ari dela: "Pankarta batean CCOO euskararen etsaia dela esatea kritika politiko hutsa da, sindikatuok gure jardunean oso maiz egiten duguna". 

Hori horrela, ELAk bere militante guztiei Korrika "inoiz baino gehiago" babesteko deia zabaldu die.


Oldarraldia ikerketa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.