ELA: “Euskarak menpekotasun egoeran jarraituko du”

  • ELA sindikatuko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzari elkarrizketa egin diote asteazkenean Euskadi Irratian, enplegu publikoari buruzko legeaz besteak beste. EH Bilduren balizko abstentzioaz galdetuta, Lakuntzak erantzun du, EAJren proposamena onartuko balitz –asteazken arratsaldean ezagutarazi den moduan– "argi eta garbi" esan beharko litzatekeela "ez dela aurreratzen ari aurreratu beharko litzatekeena, eta euskarak menpekotasun egoeran jarraituko duela". Hori "zintzoki onartu beharko da", adierazi du.


2026ko ekainaren 25ean - 11:35
EITB
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

ELAko idazkari nagusiak adierazi du EAJk egin nahi duena egiteko dekretu baten bidez egin litekeela, eta ez direla aski EAJk gaur egun planteatzen dituenak, gabeziak nabarmenak direlako. "Administrazio honek ez du bermatzen euskaraz lan egiteko eskubidea, ezta euskaraz arreta jasotzeko eskubidea ere", esan du.

"Guk hasieratik esan dugu hemen bi hizkuntza ofizial daudela", gehitu du. "Gero beste gauza bat da praktikan zer gertatzen den. Guk planteamendu bat egin genuen, gure ustez euskara gaztelaniarekin parekatu behar da. Bi hizkuntza ofizial baldin badaude biek estatus juridiko bera izan beharko lukete". Eta EAJren planteamenduan ez da hori jasotzen, Lakuntzak dioenez. "Guk hasieratik esan genuen, gure proposamenak bat egiten duela EH Bilduk planteatu duen proposamenarekin. Hori eskatzen delako. Beste sekreturik ez dauka, eskakizun horietan euskara eta gaztelania eskatzea".

Behin EH Bilduren abstentzioa baieztatuta, ELAk zein balorazio egingo duen ikusteke dago. "Guk edukiez hitz egiten dugu, eta edukiak aztertu behar dira; horren araberakoa izango da gure hausnarketa", azaldu du Lakuntzak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Euskara kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Zeroak II

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...