Ekologistak, Arcelor Mittaleko langileak eta kontsumitzaileak, Iberdrolaren aurrean protestan

  • Tarifa garestiegiak ezartzea, Garoñako zentrala berriz zabaldu nahi izatea, energi probrezia sustatzea eta autokontsumoaren aurkako legedia babestea leporatu diote bizkaitar transnazionalari, besteak beste.


2016ko apirilaren 08an - 16:53
Arcelor Mittaleko langile bat, suziria eskuetan (Arg.: Uriola).

Ehunka lagun bildu dira goizean Bilboko Euskalduna jauregiaren aurrean, barruan akziodun batzarra egiten ari zen Iberdrolaren jardunagatik protestan. Multzo handiena eta zaratatsuena –300 pertsona inguru– Sestaoko eta Zumarragako lantegietatik iritsitako Arcelor Mittaleko beharginena izan da.

Sindikatuetako ordezkariek gogora ekarri dute argindarraren gehiegizko prezioa dela multinazionaleko zuzendaritzak Sestaoko fabrikaren jarduera eten eta Zumarragakoa ixteko emandako aitzakia nagusietakoa. “Tarifak altuegiak dira, nola kontsumitzaile arruntentzat hala enpresentzat”, adierazi du Jose Luis Pascuasek, Sestaoko ACBko LABen izenean; “Europa osoko mailan jar ditzatela eskatzen dugu, besteen baldintza beretan lehiatu ahal izateko merkatuan”.

Garoña behin eta betiko itxi eta eraistearen alde

Arcelorreko langileak ez dira izan akziodun batzarraren aurrean jarritako bakarrak. Garoñaren kontrako Foroak, esaterako, dozenaka lagun bildu ditu Txernobil=Fukushima=Garoña=Iberdrola zioen pankartaren atzean. Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeko baimena lortze aldera Iberdrolak egindako ahaleginak deitoratu eta enpresak zabaldu nahi duen “gezurrezko irudi berdea” salatu dute, agiri baten bidez.

Garoñaren kontrako Foroko kideak.

“[Iberdrolak] Bilbo zurikeriaz bete du azken astean: bizikleta-taxiak, isurpenik gabeko autobusak, doaneko tranbia bidaiak… Haatik, ezkutatu egiten dute ekoizten duten kWh bakoitzeko 0,21 kilogramo CO2 isurtzen dutela, eta aktibitate handiko zabor erradioaktibo 0,31 miligramo sortzen dutela”, esan dute agirian. Bide batez, Txernobyl eta Fukushimako zentraletako istripuek eragindako suntsipenaren zifrak gogorarazi dituzte, lehenbizikoaren 30. urteurrena eta bigarrenaren bosgarrena betetzen diren honetan.

Hamabi neurriko manifestua enpresaren “gehiegikerien aurka”

Bestalde, hainbat esparrutan diharduten sei elkartek manifestu bateratua aurkeztu dute Iberdrolaren akziodun batzarraren karietara. Elkarte horien artean daude Greenpeace, Energi Eredu Berri Baterako Plataforma eta ADICAE kontsumitzaile elkartea, besteak beste. Gainera, Euskalduna jauregiko batzarrean hitza hartu dute elkarte horietako zenbait ordezkarik.

Manifestuan hamabi neurri proposatu dizkiote Iberdrolari. Azpimarragarrienen artean daude energi pobrezia sustatzeari uztea –2015ean enpresak 265.000 erabiltzaileri eten zien argindarra, ez ordaintzegatik–; ingurumena kaltetzen dute energia motak ekoiztea; jarrera oligopolikoari uko egitea; eta autokontsumoa zigortzen duen legedia ez babestea.

Halaber, enpresaren gehiegikeriei itxura demokratikoa emateko xedea besterik ez duen antzezlantzat jo dute akziodun batzarra: “Erabaki guztiak aldez aurretik hartuta ditu Iberdrolako Administrazio Kontseiluak”.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iberdrola
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Iberdrolak 4.803 milioiko irabazi garbia izan zuen 2023an

% 10,7ko igoera izan du aurreko ekitaldiaren aldean; iaz, 4.339 milioiko errekorra lortu zuen. Hala ere, Ignacio Sanchez Galan presidenteak irabazi elektrikoen kargaren aurka egin du.


Iberdrolak 2013an ez zituen prezioak manipulatu Auzitegi Nazionalaren arabera

Epaitegiak adierazi du ez dagoela nahikoa frogarik akusazioa babesteko.


Espoliazio frankista
Ibex35 eta euskal oligarkiaren zimenduak

Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]


Iberdrolaren kontrako isuna 85 milioi eurotik 5,4 milioira jaistea eskatu du fiskalak

Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.


Eguneraketa berriak daude