"Getxoko hiriaren erdian baso txiki bat sortu nahi izan dut, hurbileko ekoizle txikien eta artisauen produktu ekologikoz osatutakoa”. Horrela azaldu du Nerea Santurtun Moreno dendaren sortzaileak Basoan proiektua. Bere bizitzako ibilbideak eraman du gaur egun merkatu organikoa irekitzera. Erdi euskaldun eta erdi asturiarra da bera, sukaldaria, eta Norvegian egin ditu urte asko: “Beti produktu organikoekin egin izan dut lan; sukaldean ari nintzen orain arte, baina konfinamendu garaian denda irekitzearen ideiari bueltaka hasi nintzen”. Pentsatu eta egin. Sei hilabeteko ibilbide laburra du Basoan merkatuak, baina pozik dago izaten ari den erantzunarekin.
Ekoizle txiki eta artisauekin aritzen da lanean Santurtun, eredu ekologikoan ekoizten dutenekin. Bere jatorri asturiarra dela-eta, bertako produktuez gain hangoak ere eskaintzen ditu dendan. “Ekoizle txikiek mimo handiz egindako gauzak aurki daitezke hemen, ahal den heinean hurbilekoak direnak, baina bertan ez dauden produktuak kanpotik ekartzen ditugu”.
Hurbileko ekoizleekin zuzeneko harremana du gazteak. Esaterako, Bakioko Ekorlegikoei hartzen dizkie barazki freskoak, Arabako LarratEKOri patatak, Arrietako Olatxuko Laboreei marmeladak eta pateak… “Ekoizle txikiak interesatzen zaizkit, gaur egun ‘bio’rako joera handia baitago, baina askotan enpresa handiak daude atzean eta horiek ez dute ekoizle txikia laguntzen”. Merkatuan aurkituko ditugun zenbait produktuk ez dute zigilu ekologikorik, ekoizpen txikia duten ekoizleei askotan ez zaielako errentagarri: “Produktuen ibilbideari ematen diot nik garrantzia gehien, trazabilitateari eta jasangarritasunari”. Denetik aurki daiteke Basoan: ogia, barazki freskoak, arrain kontserbak, olioa, drogeria eta garbiketa produktuak… saskia beteta atera daitezke bezeroak.
Konfinamenduaren ondoren ireki zuen Getxoko denda Santurtunek, eta oraindik martxa hartzen ari dela aitortu du. Aurrera begira, dena dela, dendakoaz gain bestelako zerbitzuak ere eskaini nahi ditu: “Eramateko janaria prestatzeko sukaldea martxan jartzea da proiektuaren beste hanka, eta horretarako gune bat prestatua daukat dendan”.
Gune horri bizia ematea eta tailer eta ikastaroak antolatzea da bere helburua: sukaldaritza makrobiotikoa, glutenik gabekoa… Egungo neurri zorrotzak direla-eta, ez du oraindik aukerarik izan horrelakorik antolatzeko, baina hurrengo hilabeteetan horri ere ekitea espero du sukaldariak. “Gune honek nire bizi filosofiarekin bat egiten du: gastronomiari begirako hezkuntza bultzatzea du asmo, garrantzitsua baita zer jaten dugun jakitea, aukeratzea, eta nork eta nola ekoizten duen ezagutzea”.
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]
Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]
Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]