argia.eus
INPRIMATU
Ekaitz Ibero atxilotu du Ertzaintzak Donostian
  • Donostiako gazte auzipetuen aldeko ‘Aske gunean’ sartu eta Ekaitz Ibero atxilotu du Ertzaintzak. Lurrean eserita zegoen jendea kolpatu dute ertzainek, lekukoek Info7 irratian adierazi dutenez.

ARGIA @argia 2013ko apirilaren 10a
Ertzaintzak zauritutako herritar bat.

Hainbat zauritu izan dira, eta Ertzaintzak kalte materialak eragin ditu 'Aske gunean'. Han bildutakoek, ordea, bertan jarraituko dutela adierazi dute. Beñat Apalategik, Espainiako Auzitegi Gorenak absolbitu egin duen gazteetako batek azaldu duenez, Ertzaintza oso gogor oldartu da Boulevardean bildutakoen kontra: "Ezin dugu baloraziorik egin datu ofizialik ez dugulako, baina zaurituak asko dira, poliziak zaurituak identifikatu ditu. Gurea indar eta elkartasun erakustaldia izan da, haiena biolentzia erakustaldia".

Info7-k Twitter bidez jakinarazi duenez, Ertzaintzak sorospen etxera eta hospitalera joan dira, antza, zaurituak identifikatzeko helburuarekin.

12.00etarako elkarretaratzea deitu dute Boulevardean. Bestalde, Leioan manifestazioa egingo da, 13:00etan Mikel Laboa plazatik.

Egunari 8:30ean ekin diote gaur gazteek. Hiru zutabetan banatuta, auzipetutako gazteak euren etxeetan jaso eta 'Aske gunera' abiatu dira herritarrak.

Bideoa: Zutabea Grosetik Donostiako gazteak ‘Aske Gunera’ laguntzeko [Naiz.info]