Euskal Irrati Telebistak albisteen eta informazioaren Euskal Kanala jarri du sarean.
www.eitb24.com web gune berrian eguneko 24 ordutan berrituko dituzte albisteak. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez kontsultatu ahal izango da informazioa. Albisteez gain, eguraldia, burtsa eta loteriei buruzko informazioa ere eskainiko dute. www.eitb24.com gunea EITBren eta
IBLNEWS-en bost hilabeteko elkarlanaren emaitza izan da. Aurkezpen ofiziala irailaren 20an egingo dute Bilbon.