argia.eus
INPRIMATU
EITB, konplota

2009ko abenduaren 14a

"Modernizazioa neurtzeko tresna jakinik ez dut eta, propaganda alde batera, eragin den estilo aldaketa modernotasun-unitate hunkiezinetan baino antzematen da edukietan. Inpartzialtasuna, objektibotasuna eta egiazkotasuna segurtatu dela baieztatzeko, berriz, oso subjektiboa eta partziala izan behar du batek, PSOEkoa izan behar du, edo PPkoa (...) Soslai baxuko albistegiak: liskarrak, erailketak eta El Caso aldizkariaren estiloko bortizkeria-adierazpenak nabarmendu dira -egun batean halako bost berri jarri zizkiguten, hurrenez hurren-, frankismoak hain gogoko zuen distrakzio estrategia gaurkotua (...) Dena oso modernoa, dena modernotasun espainolaren isla, innopia demagogiko idiota bat (...) Audientzien galerak arrazoi estrukturalak ditu, onartu nahi ez badituzte ere: EITB ikusten eta entzuten zuen jendeak ez du onartzen oraingo zigor-makina, arrotza egiten zaio Espainiari eskaintzen zaion leihoa; eznahikoa, Euskal Herriaren biolentzia mediatikoa jasateko, hondo masokista nahikorik ez du". (2009-12-14)