Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere badakigu hori eta herri elkarte eta mugimenduetan lehen garaiko indarraldiaren ondotik ezinbesteko motelaldia datorrenean (hamar-hamabost urtera maiz), bidea amaitzen jakin behar izaten da. Hori egin du orain EIRE Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak.
EIRE 1999ko abenduan sortu zen eta Nafarroan, eta EAEn legeztatua dago. Unibertsitate guztietako (EHU, NUP, Deustuko U., MU., eta Iparraldeko Aturri-Paueko unibertsitatea) berrehunetik gora euskal irakasle izan dira bazkide. Hamabi urte luzez (1999-2012) Euskal Herri osoko unibertsitate guztietan euskararen garapen oso eta iraunkorraren alde lan egin zuen eta unibertsitate desberdinetako euskal irakasleen artean komunikazioa eta harremana hobetzen ahalegindu zen.
Mende aldaketak, berez, ez du zertan iraultza edo bilakaera sakonik ekartzen, baina XX. mendearen amaieran eta XXI.aren hasieran, orduko globalizazioak, teknologia berriek eta gizarte transformazioek eragina izan zuten unibertsitatearen izaeran, antolaketan eta ikasketetan. Horren aurrean, euskarak erronka handia eta larria zeukan. Bere garapena ez zegoen ziurtatuta eta Euskal Herriko unibertsitateetako irakasle euskaldunen artean ia ez zegoen harreman antolaturik, UEUren garrantzi eta ahalegin handia aitortu arren. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea antolatzeko 19/1998 legeak sortu zuen kezka, hainbatek uste baikenuen Espainiako Estatuan onartutakoaren kalko bat besterik ez zela.
EIRE behar zen, sortu zen, egin zuen, eragin zuen, apaldu zen eta, orain, bidea amaitzen du (...) Jaioko dira unibertsitate mugimendu berriak eta beren bidea eginen dute
Egoera horretan EIRE elkarteak hausnarketa-gune, topagune eta indargune funtzioa bete zuen unibertsitate-irakasle euskaldunen artean, euskarazko lerroak garatzen hasi zirenean bai unibertsitate publikoetan bai pribatuetan. Gainera, hainbat tokitan, Nafarroan, adibidez, tokiko mintegia ere bilakatu zen, euskaltzaleen haziak bermatzeko, eta horri esker fakultateetan eta unibertsitatean zeuden moldeak zaharberritzen lagundu zuen.
Baina EIRE 2000. urtearen atarian herri mugimendu modura jaio bazen ere, Euskal Herriaren unibertsitate mailako zatiketa historikoak gogoan izan zituzten EIRE sortzen ibili zirenek, errealitate administratibo-politiko horretan lan egin behar baitzuten. Franco hil ondoren, 1976-77 trantsizio garaiko urte haietan, Euskal Unibertsitatea Bai – Universidad Vasca Sí, kanpainari ekin zitzaion. 1977an Euskal Unibertsitate Barrutia sortu zen eta 1979an Gernika Estatutua. Bai batean eta bai bestean, Nafarroa kanpoan utzi zuten. Iparraldearekiko zatiketak ere hor dirau. Karlos Santamariak, 1977an Jakinen idatzi zuen Euskal Herriko unibertsitatea eta Euskal unibertsitatea direlakoen arteko diferentziaz: “Euskal kultura diglosiazko egoeratik ateratzeko, euskal unibertsitate bat behar dugu, euskal kultura euskaraz irakats dezana eta haren alma mater izan dadina”.
EIRE elkarteak 1999-2012 urtealdian jarduera iraunkor eta berezi asko egin zituen, eragin nabarmena izan zutenak. Horien artean aipa daiteke Euskal Unibertsitatea-2021: Egiten ari garen euskarazko unibertsitatea kongresua, non Euskal Herriko unibertsitate guztietan zeuden euskarazko eskaintza eta erronka nagusiak aztertu ziren, ondoren liburu mardul eta baliotsu batean jasoak. Segur aski datuak gaurkotu beharko lirateke eta Euskal Herri osoa hartzen duen azterketa egin, euskarak unibertsitate guztietan duen egoera ongi jakiteko eta ezagutzera emateko.
Beste jarduera garrantzitsu bat izan zen Euskarazko Unibertsitate-Liburuen Erakusketa. Sei alditan eta unibertsitate eta campus desberdinetan (Bilbon, Iruñean, Donostian, Gasteizen eta Arrasaten) antolatu zen. Orain, euskarazko unibertsitate-liburu horien bildumak Nafarroako Liburutegian eta Bizkaiko Euskararen Etxean daude jasota eta ikusgai.
Kutunak eta preziatuak izan ziren, halaber, Euskal Unibertsitatearen Irakasle Emeritua izeneko bi omenaldiak, 2002 eta 2007an eginak. Euskal unibertsitatearen alde egindako lana eta goi mailako irakaskuntza eta ikerkuntza aitortu zitzaizkien euskal unibertsitate-irakasle jubilatu berriei. Izen guztiak eman ezinik ere, horien artean zeuden Txillardegi, Pilar Lizeaga, Patxi Altuna, Gotzon Garate, Blanca Urmeneta, Xabier Apaolaza, Francisca Arregi, Sabino Ayestaran, Elixabete Iribar, Paulo Iztueta, Lontxo Oihartzabal, Abel Muniategi eta Jesus Garmendia.
Jarduera horien berri emateko EireKa aldizkaria argitaratzen zuen EIREk eta unibertsitate guztietako euskal irakasleen artean banatzen zen, 1.300 aleko inprimaldia eginez (orduko euskal irakasleen kopurua gutxi gorabehera).
Baina 2010 inguruan, Bolonia prozesuak eta kalitatezko agentzien eraginek unibertsitateetako lana eta lan-giroa aldatu egin zuten modu sakonean. Burokrazia eta irakaskuntzaren eraldaketek irakasleak ibilbide akademikoan murgiltzera behartu zituzten. Era berean, ziklo bat amaitu zenaren sentsazioa genuen. Gizarteko beste arlo askotan bezala, ordezkorik edo jarraipenik gabe geratu ginen. Irakasleen eta ikasleen lehentasunak beste arlo batzuetara lerratu ziren eta ez genuen jakin euskal unibertsitate-irakasle belaunaldi gazteagoei lekukoa pasatzen.
Denbora joan ahala EIREren erreferentzialtasuna ahuldu egin zen eta, EHUren kasuan behintzat, euskararen egoera normalizatu zelako irudipena hedatu egin zen. Hala ere, gaur egun Nafarroako Unibertsitate publikoan (NUP) Irakasletza ikasketak dira euskaraz egin daitezkeen bakarrak, orain dela 40 urte Zaragozako Unibertsitateak Iruñeko Irakasletza Eskolan ezarri zituen berberak. Gizarte Lanetan ibilbide zehatz batean ere egin liteke. Euskara hutsean beste gradurik ez dago.
EIRE behar zen, sortu zen, egin zuen, eragin zuen, apaldu zen eta, orain, bidea amaitzen du. Horregatik, ekainaren 20an Donostian burutu zuen bere azken batzar nagusia eta hiru erabaki hartu zituzten bildutakoek: elkartea azkentzea, bankuan legokeena Udako Euskal Unibertsitateari donazioan ematea eta dokumentazio guztia Lazkaoko Beneditarren Fundazioan uztea. Jaioko dira unibertsitate mugimendu berriak eta beren bidea eginen dute.
*Hainbat sinatzaile: Nestor Etxebarria Loizate, Iñaki Zabaleta Urkiola, Juan Karlos Lopez-Mugartza, Maria Luisa San Martin Erbiti, Fernando Plazaola Muguruza, Angel Bidaurrazaga Van Dierdonck, Iñaki Marko Juanikorena, Alberto Bilbao Garzon.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]
Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]