Eider Alkorta: "Murtziarra banintz gehiago bustiko nintzateke"

  • lkarrizketa bukatu eta su-etena aldarrikatu zuten.

    Politologo eta soziologoak erakunde publikoei aurpegia zuritzeko zaudete?

    Subentzioen menpe lan egiteak gure sinesgarritasuna kolokan jarri dezake, baina kritikak kritika, emaitzak ez dira faltsuak izaten. Emaitzen interpretazioan dago gakoa. Zergatik ez dituzte kazetariek emaitzak benetan aztertu eta interpretatzen?

    Egiak, gezurrak eta zenbakiak daudelako, agian?

    Nork erabakitzen du erdia ados edo erdia kontra dagoela esatea? Gauza bera da “laurdena” ala “laurdena bakarrik”? Dena manipulatu daiteke eta zenbakiak ere bai.


0000ko ren 00an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:11:58
Eider Alkorta

Eguraldi iragarleak baino okerragoak zarete. Beti duzue arrazoi.

Iraganekoak dira iragarpen errazenak. Zer esanik ez bizi dugun testuinguru politikoan. Murtziarra banintz gehiago bustiko nintzateke.

Politologo errespetagarri batek ez al zuen Suitza bezain neutroa izan behar?

Politikaria eta politologoa bi ofizio desberdin dira. Nire iritzi politikoak ez luke nire balorazioa baldintzatu behar. Denok uste dugu objektiboak garela, baina denok dakigu nondik egiten dugun herren.

Egungo telebistako tertulietan auto-zentsura da herrenik egin ezin duena.

Etengabe zure burua justifikatzen ibili behar duzu eta zentsura zorrotzagoa da barrukoa kanpokoa baino. Zuk zurea esaten baduzu besteena entzuteko prest zaudelako da.

Esadazu ba zer maila daukaten gure politikariek.

Eskasa. Tristea da baina gaur egun ez da askorik behar legebiltzarkide izateko. Arrazoi zuen Zapaterok edozein izan zitekeela presidente esan zuenean. Okerrena da bakoitzak merezi dugun gobernua daukagula.

“Tristea“ esan duzunean etorkinei buruz hasiko zinela pentsatu dut.

Zergatik lotzen ditugu etorkinak eta pobrezia? Cristiano Ronaldo ez al da etorkina? Zergatik ez dauzkagu etorkintzat gure amona zaintzen duen kolonbiarra edo zure etxea garbitzen duen filipinarra?

Baina euskaldunak ez al ginen aurrerakoietan aurrerakoienak?

2004ko datuetan la crème de la crème ginen, baina krisiaren eta immigrazioaren gorakadaren ostean... Ondorioa: lanpostu on batek patrika bapo berotzen dizunean askoz errazagoa da aurrerakoia izatea.

Badakizu, herri honetan, dena “gatazka“ denez...

Politikari eta alderdi batzuk ez ditut sekula gai sozialei buruz hizketan entzun. Dakidan gauza bakarra da euren burua ezkertiartzat duten alderdi eta jende askok ez dutela filtroa pasatzen, eta gatazka bukatzean beste gatazka batzuei buruz hitz egin beharko dela.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude