Eibarren hamar urtean sokamuturrik gabe egon ostean, alkateak herriko jaietako egitarauan sartu du

  • Elkarrekin Podemosek, EH Bilduk eta EAJk eskatuta, ezohiko osoko bilkura eginen dute ortzegunean, sokamuturra berreskuratu ala ez erabakitzeko.  

Astelehen karnabalean egin ohi da sokamuturra Tolosan. Toros NFI

2026ko ekainaren 16an - 12:28
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eibarren (Gipuzkoa) hamar urtean sokamuturrik gabe egon ostean, herriko alkate Jon Iraolak (PSE) alde bakarrez erabaki du berreskuratzea, eta sanjoanetako egitarauan sartu du; ekainaren 21, 24 eta 25ean. Erabakiak harrabotsa sortu du herrian, eta animalien aldeko kolektiboek sokamuturra bertan behera uzteko mozioa erregistratu dute, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta EAJren babesarekin. Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk sokamuturra baztertu dute, eta EAJk (PSEren udal bazkidea) eztabaidatzea eskatu du. Hala, oposizioko hiru alderdiek ezohiko osoko bilkura deitu dute ortzegunerako.  

40 bat elkartek, tartean Animalien Babeserako Euskal Federazioak, Katubeltzek, Sokamuturrik ezek edo Gipuzkoa Antitaurinak, Eibarren sokamuturra berreskuratzearen aurkako jarrera agertu dute. Talde horien ustez, sokamuturra berreskuratzeak “animalien ongizatean atzera egitea eta plaza publikoan tratu txarrak normalizatzea" ekarriko luke.

Halaber, dei egin dute asteartean, 19:00etan, Untzaga plazan eginen duten elkarretaratzean parte hartzeko. Bertze kuadrilla talde batek ere sokamuturraren aldeko manifestazioa deitu du.

Gipuzkoa, zatituta

Sokamuturra jai egitarauetan txertatzeari buruzko eztabaida ez da berria. Gipuzkoako zenbait herrik dagoeneko sokamuturra debekatzeko pausoa emana dute. Eibarko Udalak, erraterako, duela bi legealdi onartu zuen sokamuturra ez egitea. Era berean, Eibarren zezenketarik ez antolatzea eta zezen-plazari kirol erabilera ematea adostu zuten. 

Bertze herri batzuetan, berriz, sokamuturrak errotuta segitzen du; hala nola, Azpeitian, Tolosan, Hernanin, Elgoibarren, Mutrikun, Pasai Donibanen eta Oñatin.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...