Polemiken artean, sokamuturra egin dute Eibarko jaietan

  • Jendetza bildu da plazan eta gehienbat gazteak izan dira parte hartu dutenak. Sokamuturraren aurka protesta egin dute hogei bat pertsonak, Eibarko Sokamuturra Ez taldeak deituta.

Eibarko sanjoanetako sokamuturraren lehen saioa, mutil gazteak zezenaren inguruan. ORAIN

2026ko ekainaren 22an - 09:27
Azken eguneraketa: 11:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Esan eta egin; hamar urte eta gero, berriro egin dute sokamuturra Eibarko sanjoanetan. Igandean egin dute lehen saioa, goizeko zortzietan, Untzaga plazan. Jendetza bildu da plazan eta gehienbat gazteak aritu dira hesien barruan. Saka ganadutegiko bost zezen askatu dituzte. Ekainaren 24an eta 25ean berriro egingo dute. 

Ez da gorabeherarik izan, baina tentsioa egon da. Sokamuturra ikustera edo bertan parte hartzera joandakoak ez dira plazan bildutako bakarrak izan. Hasteko minutu gutxiren faltan, Eibarko Sokamuturra Ez taldeak deituta, hogei bat pertsonak protesta egin dute sokamuturraren aurka. 

Polemika herrian

Eibarko Udalaren ekimenez itzuli da sokamuturra jaietako egitaraura. Herriko alkate Jon Iraolak (PSE) alde bakarrez erabaki zuen jarduera itzultzea, "gazteek hala eskatuta". Erabakiak polemika sortu zuen herrian, eta animalien aldeko kolektiboek bertan behera uzteko eskatu zuten.

Pasa den ostegunean herriko alderdiek bertan behera uzteko mozioa aurkeztu zuten, baina soilik Elkarrekin Ahal Dugu-k babestu zuen. Horren ordez, EAJk aurkeztutakoa onartu zuten: etorkizunean sokamuturra egin ala ez herritarren eta alderdien artean eztabaidatzea.

 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...