Igandean Gasteizko Andra Mari Zuriaren plaza bete zuten ehunka lagunek espetxean diren Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko. Gasteizko jaietan egindako mobilizazioak segida eman die Euskal Herriko hainbat herritako jaietan, Sanferminetan edo Hatortxu Rocken kasu, errepikatzen ari diren elkartasun ekimenei.
'Ez dugu izaterik aske haiek gabe! Euskal gazteria aurrera!' lelopean, ehunka lagun elkartu dira igandean Gasteizen. Altsasukoak Aske eta Altsasu Gurasoak plataformako kideek adierazi dutenez, "ez dugu gure semeengatik bakarrik egiten, gizarte oso baten eskubide eta etorkizunaren alde ateratzen gara kalera". Donostiako eta Bilboko jaietan ere antzeko mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute.
9 hilabete daramate preso auzipetuta dauden hamaika gazteetarik hiruk. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 62, 50 eta 12 urte bitarteko espetxe-zigorrak eskatu ditu haientzat.
No solo es por nuestrxs hijxs,no solo es #Altsasu...Es la defensa de un futuro y los derechos de toda una sociedad. #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/soSt6PB7rV
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) 2017(e)ko abuztuak 6