ARGIA.eus

Itzulpen automatikoa / Machine translation

EHUko bost ikasle ohi epaituko dituzte orain sei urteko mobilizazio baten harira

  • 2016an EHUren Bizkaiko campusean egindako mobilizazio baten harira, epaitu egingo dituzte bost pertsona. Fiskaltzak 24,5 urteko espetxe zigorra eta 45.000 euro eskatzen dizkie guztira.

Argazkia: Leioako 5ak aske

2022ko ekainaren 15an - 12:46

Ikasle mugimenduaren aurkako errepresioa salatzeko Leioako campusean 2016an egindako manifestazioaren harira, bost pertsona epaituak izango dira laster. Hala jakinarazi du epaiketari begira sortutako Leioako 5ak aske ekimenak, "Leioako 5ak aske. Errepresio politikoa gelditu!" idatziaren bidez. Orotara, 24 urtetik gorako espetxealdia eta 45.000 euro eskatzen dizkie fiskaltzak auzipetuei.

Azaldu dutenez, 2016ko apirilaren 26an mobilizazioa egin zen antolakuntza politikoak unibertsitatean jasaten zuen errepresioa salatzeko eta horren aurrean EHUk neurriak hartu zitzan exijitzeko. "Manifestazioa bere izaera politikoagatik erreprimitu zuen unibertsitateak, lehenik bere segurtasun enpresarekin ikasleak jipoituz eta gero Ertzaintzari unibertsitatera sartzeko agindua emanez", adierazi dute. Testuinguru horretan, Ertzaintzak bost pertsona atxiki zituen "modu arbitrarioan", eta sei urteren buruan epaiketa egingo da horien aurka.

Desordena publikoa, lesioak, kalte materialak eta atentatua leporatzen dizkie fiskaltzak, eta baita EHUko segurtasun zaindariek osatzen duten akusazio partikularrak. Zigorrari dagokienez, eskari desberdinak egiten dituzte batak eta besteak; 24,5 urteko kartzela zigorra eta 45.000 euro da fiskaltzak eskatzen duena, eta kartzela zigor altuagoa eskatzen du akusazio partikularrak: 39,5 urte –17na urte bi auzipeturi, 2na urte beste biri, eta urte eta erdi bosgarrenari–. Zigor ekonomikoari aurre egiteko hainbat ekimen egingo dituztela aurreratu dute, dagoeneko martxan jarritako dohaintza kanpaina kasu.

Idatzian egindako irakurketaren arabera, prozesu judizialak militantzia politikoa zigortu eta itotzeko helburua dauka. Zentzu horretan, EHUk duen erantzukizuna seinalatu dute: "Gure auzi neurrigabe honetan EHUren erantzukizuna zuzena da, eta hala jarraitzen du izaten bestelako errepresio kasuetan, azken urteetan Ikasle Abertzaleak zein UIB-k salatu duten moduan".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


2024-01-26 | Rafa Diez | Erria
Bateragune auzia: euskal lawfare-a

Espainiako Auzitegi Gorenak berriz eserarazi nahi gintuen Auzitegi Nazionaleko aulkian, baina Auzitegi Konstituzionalak erabaki du guk asmo horren aurka jarri genuen babes helegitea onartzea. Erabaki horrek 2009ko urrian hasitako labirinto juridikoa itxi du eta, ia 15 urteko... [+]


2024-01-09 | ARGIA
Bateragune auzia errepikatzearen aurka dago Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren epai zirriborroa

Juan Carlos Campo epaileak dio non bis in idem printzipioa urratuko lukeela errepikapenak, berri agentziek aurreratu dutenaren arabera. Zirriborroa hurrengo asteko osoko bilkuran eztabaidatuko du Konstituzionalak, eta ‘gehiengo aurrerakoi’ari esker onartzea espero... [+]


Eguneraketa berriak daude