EHU

EHUk irakaskuntzaren %75 modu presentzialean egiteko asmoa du datorren ikasturteari begira

  • “Presentzialtasun egokituko eredu bat” iragarri du unibertsitateko Gobernu Kontseiluak. Aurrez aurreko irakasgaiak jarduera telematikoekin batera uztartzeak hainbat zalantza sortu du fakultateetatik urrun bizi diren ikasleen artean.


2020ko uztailaren 10an - 09:49

Datorren ikasturtearen prestaketa-lanetan ari da Euskal Herriko Unibertsitatea. Irakaskuntzaren % 75a gutxienez aurrez aurrekoa izan dadin nahi du. Horretarako, “presentzialtasun egokituko eredua” ezarriko duela iragarri du, euren esanetan, “2020-2021eko ikasturtea ahalik eta baldintza akademikorik eta sanitariorik onenetan garatzeko”. Hala, EHUren Gobernu Kontseiluak jarduera hori prestatzeko jarraibideen inguruko txosten bat onartu zuen ostegunean, bi baldintza barnebiltzen zituena: batetik, “presentzialtasun handiari eustea” eta “kalitatezko unibertsitate irakaskuntza” eskaintzea. Bestalde, “ikasleen eta langileen osasuna mantentzea” ere garrantzizkotzat jo zuten.

Beraz, irakaskuntza presentziala berrartuko du EHUk irailetik aurera, eta irakasgaien hiru laurdenak aurrez aurre emateko asmoa dute. “Distantzia fisikoaren irizpideetara” egokitu beharko direla diote, edukiera mugatuarekin eta neurri higienikoak hartuta. Irizpide horiek, ordea, “malguak” izango dira, eta pandemiaren bilakaeraren arabera moldatuko dituzte. Presentzialtasun egokituko ereduari dagokionez, aurrez aurreko irakaskuntza jarduera telematikoekin uztartzeko asmoa adierazi dute, baita “ikasleen ikaskuntza autonomorako prestakuntza jarduera ez-presentzialekin” ere.

Nekane Balluerka errektorea esker oneko azaldu da EHUko ikasle eta langileek azken hilabeteetan egindako ahaleginarekin. Irailetik aurrera gerta daitekeenari erantzuteko “aurreikuspenak egitea” gomendatzen du, segurtasun neurriak hartzearekin batera. Jende pilaketak saihesteko, adibidez, sarrera eta irteera ordutegiak mailakatu egingo dituzte, instalazioen baitako mugikortasuna mugatuko dute, eta geletan, berriz, gehiegizko edukierak ezarriko dituzte. Metro eta erdiko segurtasun distantzia mantendu beharko dute ikasle zein langileek. Hori ezinezkoa denean, musukoak erabili beharko dituzte.

Zalantzak

Ikasturte akademikoa planifikatzeko beharrezkoak diren hainbat funtsezko elementu oraindik airean daude ordea ikasleentzat, ordutegi zein egutegi zehatzei lotutakoak, esate baterako. Uztailean eta abuztuan zehar, fakultatetik urrun bizi diren ikasleek pisuak alokatzen dituzte. Kasu honetan, alokairuak bideragarriak izan daitezen, irakasgaien gehiengoaren presentzialtasuna bermatuta izan behar dute ikasleek, bestela “oso arriskutsua” deritzote astean zehar erabilpen murritza izan dezaketen pisuen kontratuak sinatzeari. Ikasturtearen nolakotasun zehatzak azken unean plazaratuko balira, “moldaketa ugari” egin beharko lituztekela diote zenbait ikaslek, "presaka" gainera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHU
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


EHUk Zibersegurtasun Katedra sortu du Israelgo unibertsitate bat erreferentzia hartuta

Proiektuaren memorian, nazioarteko erakunde laguntzaileak daude, eta horien artean Tel Aviveko unibertsitatea nabarmentzen da "erreferentzia" gisa. El Saltok lortu duen dokumentazioaren arabera, gobernu sionistak Gazan genozidioa hasi eta egun gutxira onartu zen... [+]


Kazetaritza Matxistaren Behatokia sortu dute, hedabideen eduki matxistak aztertzeko

Euskal Herriko Unibertsitateko Bitartez ikerketa taldeak eta Pikara Magazine agerkariko kideek sortu dute.


Eguneraketa berriak daude