"Ikasleen autogestioa sustatzeko okupatu dugu Leioako Gurutze Gorriaren eraikina"

  • Leioako Ikasle Mugimenduko hainbat kide campuseko Gurutze Gorriaren eraikinean sartu dira aste honetan. Autogestioa eta burujabetza ardatz izango duen gune bat lortu nahi dute, ikasleen beharrei erantzuteko. “Ez dugu EHUren eskaintzen menpe egon nahi”, azaldu dio ARGIAri kide batek. EHUk ateak parez pare itxi dizkietela azpimarratu du, negoziaketei uko eginez.


2017ko abenduaren 15an - 13:20

Ikasturte hasieratik ari dira lantzen Gurutze Gorriaren eraikina lortzearen ideia, oinarrizko beharrei erantzuteko. Besteak beste, autogestioaren bidez funtzionatuko duen kopia-denda bat jartzea dute xede: “Jendeak izugarrizko dirutza ordaintzen du fotokopiengatik eta ikasi ahal izateko behar-beharrezkoa den materiala da”. Campusak eskaintzen dituen aukera komertzialei ere uko egiten diete eta desjabetzean oinarritutako merkatu batek ikasleen beharrei erantzungo lieketela diote. “Super ez merkatua-ren ideia landu nahi dugu: merkatuaren logiketatik kanpo eta desjabetzean bidez produktuak elkarbanatzeko aukera eskainiko dugu”. Ideia nagusia, halaber, ikasleen gaitasunetan sinesten duen borroka komunitatea eratzea da, jakintza kolektiboa ardatz hartuta.

EHUren erantzuna argia izan da: ez du ikasleen esku beste eremu bat utziko, “daudenak daude”. Ikasle Mugimenduak jakinarazi duenez, EHUk segurtasun eza argudiatzen du Gurutze Gorriaren eraikina gazteen esku ez uzteko. Alternatibak, ordea, jada mahai gainean daudela nabarmendu dute: “Lehen unetik esan diegu gure gain hartzen dugula erantzukizun guztia, beraiei erabateko ardura kenduz. Baina erantzuna beti ezezkoa izan da. Bide orri bat egiten ari gara eraikina konpontzeko: lantaldea osatua dugu eta obra egiteko prest gaude”.

Segurtasun indarrekin gatazkak

EHUk ez du negoziatu nahi, ez duelako negoziaketarako arrazoirik ikusten. Hala ere, ura moztu diete eraikinaren barruan eta gertuen dagoen farola “bapatean” itzali dela esan dute gazteek. Eraikinera sartu zirenean liskarrak izan zituzten segurtasun indarrekin, batez ere, materiala sartzea eragotzi zienean.“Lo zakuak eta garbitzeko gauzak sartzea eragotzi ziguten. Oldarkor ere jarri ziren baina azkenean adostasunera iritsi ginen”. Ertzaintza ere hurbildu da egunotan eta hainbat gazte identifikatu du. Ikasleek salatu dutenez, “Berria egunkaritik elkarrizketatu nahi gintuzten eta kazetariari identifikatuak izango ez ginela hitz eman bazioten ere, eraikinetik atera bezain laster identifikatu gintuzten”. Dena dela, borrokan jarraituko dutela argi utzi nahi izan dute.  

Argazki galeria:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle mugimendua
Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza "pribatizaziotik" ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


EHUren “izaera poliziala” salatu dute ehunka ikaslek Gasteizen

Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


Eroritako sabaiak, itoginak, hezetasunak... EHUren eraikinetako baldintzak salatu dituzte

Sabai zati bat erori da berriki EHUren Ibaetako campusean, eta ez da lehen aldia. Azpiegituren "egoera kaskarra" salatu dute, itogin ugari eta berogailu matxuratuak tarteko (ikusi irudiak albiste bukaeran). "Arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela esan... [+]


Eguneraketa berriak daude