Hizkuntza eskakizunen gaian EAJk eta EH Bilduk lortutako akordioaren harira, idatzia plazaratu du Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak: "Adostutakoak ez du EAEko administrazio publikoa euskalduntzeko bermerik ezartzen eta, beraz, milaka euskaltzalek aldarrikatutakoari bizkar ematen dio".
"Joan den ekainaren 13an milaka euskaltzale mobilizatu ginen Iruñean, baita maiatzaren 9an Bilbon ere, hizkuntz politika ausartak aldarrikatzeko", dio EHEk plazaratutako oharrak. "Bi aste beranduago, EAJren baiezkoarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, EAEko enplegu publikoaren legea adostu dute. Legea ez da euskalgintzak aldarrikatutakora hurbildu ere egiten".
Adostutakoak ez duela EAEko administrazio publikoa euskalduntzeko bermerik ezartzen uste du EHEk, eta beraz, "milaka euskaltzalek aldarrikatutakoari bizkar ematen" diola.