Patxi Gaztelumendi kazetariak hauteskundeekin loturiko
bitxikeria bat jaso du bere blogean. Atzo, Google bilatzailean sartu eta EHAK siglak idatzi zituen. Emaitzen artean alderdi horren inguruko albisteak dira nagusi baina eskuinaldeko zutabeari (iragarkiak jarri ohi diren txokoari) begiratzen badiogu, Ibarretxe Lehendakari (www.ibarretxe.com) esteka ikusiko dugu. Alegia, "Ibarretxe bultzatzeko EHAKren espazioa ere erosi dute EAJ-EAren kanpainako arduradunek".