EH Bilduk dei egin du azaroaren 20ko manifestazioan faxismoa geratzeko “duintasunaren harresia” altxatzera

  • Bilboko kaleetan manifestazioa antolatu dute, “aske eta berdinen herria” aldarrikatzeko. Goizean Santi Brouard eta Josu Muguruza omenduko dituzte, haien hilketen urteurrenean.


2021eko azaroaren 19an - 09:07
Azken eguneraketa: 10:12
Bilboko kaleetan faxismoa geratzeko aldarriak egitera deitu dituzte herritarrak. / Argazkia: EH Bildu.

EH Bildu koalizioak zehaztu du azaroaren 20a ez dutela ausaz aukeratu. Garazi Perea bozeramaileak azaldu du dataren garrantzia: “Azaroaren 20an Franco hil zen, baina ez frankismoa. Estatuan segitzen dute, dena ondo lotuta utzi zuen trantsizioari esker. Hain zuzen, haiek izan ziren azaroaren 20an Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituztenak”. Tiroz hil zituzten HBko bi kideak; larunbatean beteko dira 37 urte Brouard hil zutenetik eta 32 Muguruza tirokatu zutenetik, eta omenaldia egingo diete goizean, Egiari Zor Espainiako eta Frantziako estatuen biktimen eskubideen aldeko elkartearekin batera.

Arratsaldean Bilboko kaleetan abiatuko da EH Bilduk deitutako manifestazioa, “aske eta berdinen herria lortu arte” lelopean egingo dutena. Oskar Matute legebiltzarkideak herritarrei dei egin die larunbatean “faxismoa geratzeko duintasunaren harresia” altxatzera: “Casadoei, Ayusoei, Abascalei eta Ortega Smithei esango diegu ezin izan dutela, eta ezingo dutela. Euskal Herrian ez dutela lekurik”. Jakinarazi du protestaren ostean Bilboko udaletxean Arnaldo Otegik hitza hartuko duela, eta espero dutela etorkizunerako “inflexio-puntua” izatea.

Aurreratu dute zazpi konpromiso aldarrikatuko dituztela elkarretaratzean, hala nola erabakitzeko eskubidea, aberastasunen banaketa, parekidetasuna, aniztasuna, euskara hizkuntza nazionala izatea eta presoen etxeratzea. Besteak beste, deialdiarekin bat egin dute euskal preso politikoen senideek, “gazte independentistek”, Sortuk eta LAB sindikatuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EH Bildu
Non dago ezker abertzalea?

Euskal Herrian eta Europan bizi den euskal herritar bat naiz.

Europako egoera geopolitikoa kontuan hartuta, nahiz eta 2014ean hasitako gatazka izan, Mendebaldeko hedabide ofizialek Ukrainako guda deitzen duten gerra 2022ko otsailean hasi zen, eta dagoeneko hirugarren urtean... [+]


Beste emakume batek salaketa jarri du, Ertzaintzak Donostian egindako kargetan zauritu zutelako

Buruan foam jaurtigai batekin kolpea jasotako emakumeaz gain, bigarren pertsona bat zauritu zen Donostian asteartean ertzainek Realeko zaleen aurka egindako oldarraldietan. Ertzaintzak jakinarazi du kasu hau ere ikertzen ari dela.


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Joseba Asiron, Iruñeko alkatea
"Iruñeko edozein auzotan haurrak euskaraz ikasteko aukera izatea, hori da legealdirako helburua”

2015-2019ko legealdian Iruñeko alkate izan ondoren, bigarrengoz errepikatzen du alkatetzan, ezker abertzaleak Iruñeko udal hauteskundeetan inoiz izandako emaitzarik onenaren ondoren, eta PSNrekin lotutako zentsura mozioaren eskutik. Abagunea ona dela dio, baina... [+]


Euskarazko kultura eskaintzak erdaldunak diskriminatzen dituela dio Eguesibarreko UPNko alkateak

Eguesibarreko EH Bilduk kritika egin zion UPNko udal gobernuari, Gabonetako programazioan euskarazko ekitaldi gutxi zirelako, eta Xuriñe Peña alkateak erantzun zion euskarazko ekitaldiak baztertzaileak direla euskaraz ez dakitenentzat.


Eguneraketa berriak daude