Egunerokoan menu osasuntsu eta jasangarriak antolatzeko webgunea

  • Olatukoop-en bueltan mugitzen diren hiru proiekturen interkooperaziotik sortu da Jaki: Talaios, Tapuntu eta Lakari kooperatiben elkarlanetik, hain zuzen. Elikadura eta kontsumo arduratsua bultzatzen dihardu duela sei urtetik Zarauzko Lakari kooperatibak, eta Jaki izeneko tresna honen bidez bi alor horietan eragiten jarraitzea da haien asmoa. “Elikadura osasuntsua bultzatzea da helburua, horretarako asteko menuak eta errezetak antolatzen laguntzeko tresna eskainiz”, azaldu du Leire Udabe Aizpurua Jaki proiektuko arduradun eta Lakariko kideak.


2022ko urtarrilaren 28a - 06:12
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aholkularitza eta formakuntza eskaintzen du Jaki proiektuak, egunerokoan etxeetan eta hainbat motako jantokietan menuak antolatzen laguntzeko. “Guk ez dugu dietetika edo nutrizio zerbitzurik eskaintzen, hau gehiago da plangintzari eta antolaketari begirako zerbait”, dio Udabek. Nola egiten dute aholkularitza zerbitzu hori? Bada, orain arte presentzialki eta online egiten zuten, baina azken berrikuntza honek tresna digitalak baliatzen ditu: software librearen bidez, errezeten datu-base handi bat sortu dute Talaioseko kideek, elikadura osasuntsua eta garaian garaiko eta tokiko produktuak kontuan izanik.

“Zarauzko Lakariren dendan, sumatzen genuen jende batek, denbora faltagatik edo sukaldean aritzea gehiegi gustatzen ez zaiolako, menuen plangintzan eta antolaketan laguntza behar zuela”, azaldu du Udabek. Behar horri tiraka bururatu zitzaien tresna digital hau lagungarri izan zitekeela. “Bi menu ditugu aukeran: udaberri eta udakoa batetik, eta udazken eta negukoa bestetik”, zehaztu du. Urtean 80 euroren truke, eguneroko menuak antolatzeko eta errezetak kontsultatzeko tresna digitala izanen du eskura erabiltzaileak.

Elikadura kontzientea eta jasangarria

Etxeetan ez ezik, eskoletako jantokietan eta bestelako tokietan ere elikadura osasuntsua bultzatzeko tresna erabilgarria izan daiteke Jaki, bultzatzaileen ustez. “Elikadura osasuntsuaz ari garenean, bi abizen jartzen dizkiogu guk: kontzientea eta jasangarria”. Jasangarritasunaren alorrean, hurbilekoa eta agroekologikoa izateari garrantzia ematen diote, eta elikadura kontzienteaz ari direnean, berriz, horri eskaini beharreko denboraz eta arretaz ari dira. “Garrantzitsua da zentzuzko elikadura izatea, horri atentzioa jartzea eta gure gorputza entzutea eta begiratzea”. Horrez guztiaz gain, menuak ekonomikoki eskuragarriak izatea ere bilatu dute.

Jaki.lakari.eus helbidean proiektuaren iguruko informazio guztia eta tresna digitala bera daude eskuragarri. Menu finkatuak eta horietatik berriak sortzeko aukera, errezeten bilatzailea eta norberak bere menuak antolatzeko planifikazio tresna eskaintzen ditu, momentuz, eta horrez gain, hilero elikadura osasuntsuari lotutako bideo bat igotzen dute.


Elikadura burujabetza kanaletik interesatuko zaizu...
2023-09-12 | ARGIA
Hego Koreako emakume baserritarrek gobernuko presidentearen dimisioa eskatu dute

1.000tik gora emakume elkartu ziren abuztuaren hondarrean 2023ko Emakume Baserritarren Biltzar Nazionalean. Yoon Seok-yeol Koreako Gobernuko presidenteari kargua uzteko eskatu diote, nekazaritzarentzat eta nekazarientzat kaltegarriak diren politikak ezartzen ari delako.


Propoliz ondutako izokina egiten ikasi nahi?

Erlezaintza dastatzeko hona errezeta: propoliz ondutako izokina pipermin eztiaz eta limoi erre kremaz.


2023-07-24 | Garazi Zabaleta
Bardea
Ekoizleen arteko aliantzei esker dibertsifikatzen joan den etxaldea

Kasedako (Nafarroa) San Isidro del Pinar kontzejuan bizi dira Kiko eta Pablo Fernandez Salinas anaiak, eta bertan dago Bardea Etxaldea. “Iruñetik etorri ginen hona duela 28 bat urte, hiritik eta fabrikako lanetik ihesi, landa eremuaren bila”, azaldu du Kikok... [+]


2023-07-17 | Garazi Zabaleta
Dardare
Produktu energetikoak, ekologikoak eta bertan eginak

Kirol ekimen asko egiten dira Euskal Herrian urte osoan, eta horrelakoetan kirolariek hartu ohi dituzten produktu energetikoetan jarri zuen begia 2019an Xavier Bourlon ziburuarrak: “Emaztea erlezaina da aspalditik, eta berarekin hasi nintzen lanean”. Naturan kirola... [+]


2023-07-07
Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari alegazioak aurkezteko epea irekita

Iritzi artikulu hau sinatzen dute: Biolur, EHKOlektiboa, Oletan ere ez (Azkoitia), Sañu Bizirik (Azpeitia, Zestoa), Karakate Bizirik (Elgoibar, Bergara, Soraluze), Andatza-Ezkeltzu Bizirik (Zizurkil), Aldabazaharreko lagunak (Tolosa), Itziarko Auzo Udala (Andutz).


Eguneraketa berriak daude