Egin egunkariaz aritu ziren 18/98 epaiketaren atzoko (13) saioan. Guardia zibilek Egin ETAren agindupean zegoela esan zuten eta tesi hori defendatzeko hainbat dokumentu irakurri zituzten akusazioak eskatuta peritu gisa ari direnek. Egin egunkariaz gain, Txalaparta argitaletxea, Egunkaria eta Argia astekaria ere ETAk "kontrolatzen" zituela azaldu zuten. Guardia zibilek ez zuten irakurritako dokumentu horiek nondik datozen egiaztatu. Defentsako abokatuek behin eta berriz salatu dute hori gabe dokumentuak ezin direla oinarritzat hartu.