Sustrai Erakuntza fundazioak jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi du Jurramendiko Mankomunitatearen ur horniketa handitzeko helburua duen Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala (UGPS). Plan horrek inguruko hainbat talde eta udal izan ditu aurka hasieratik, baita Sustrai Erakuntza bera ere. Bat-bateko balorazioan esan dutenez –geroko iragarri dute epaiaren analisi sakonagoa–, Auzitegi Gorenaren erabakiak agerian uzten du Lokizko akuiferotik egiten diren ur erauzketetan irregulartasun ugari dagoela.
Auzitegi Gorenaren epaiak dio –Sustrai Erakuntzaren hitzetan betiere– aurretiazko tramite baten faltagatik indargabetu duela UGPSa: Ebroko Ur Konfederazioaren onespena. Alta, Jurramendiko Mankomunitate horren zain egon gabe hasi zituen obrak. Hartune nagusietatik urtero hainbat hektometro kubo ur erauzten ari dira, horretarako kontzesiorik izan gabe, Sustrai Erakuntzak salatu duenez.
“Berriro ere baimenari itxaron gabe abian jartzen den azpiegitura bat dugu begien aurrean. Horrek Ebroko Ur Konfederazioa behartzen du kontzesioa a posteriori baimentzera, inbertsioak galdu ez daitezen”, adierazi dute.
Dagoneko lanean ari direnez gain, Mendazan putzu berriak irekitzen ari dira aipatutako baimenik gabe. “Epaia ikusita, guztiz legez kontra ari dira”, esan du Sustrai Erakuntzak, eta lanak berehala gelditzeko eskatu du.
Fundazio ekologistak, eskualdeko hainbat talderekin eta Antzin eta Murietako udalekin batera, maiz salatu du inguruko ur erauzketek arriskuan jartzen dutela Ega ibaiak eta Lokizko akuiferoak osatzen duten sistema, eta uraren kudeaketarako bestelako bideak jorratzeko eskatu dute, oraindik indarrean dauden erauzketa-proiektuak irregulartasunez beteta daudela nabarmentzeaz gain.
Ter eta Llobregat ibaietako ura heltzen den zonaldeetan ezarri du Generalitateak larrialdi-egoera. Lehortea bereziki gogorra da Bartzelonako eskualdean, Gironako eremu zabaletan eta Costa Bravan: urtegietako ur-maila edukieraren %15,8an dago, alerta gorena ezartzen den mailatik... [+]
Urarena da Lurra planetak bizi dituen krisi nagusietakoa. Zehatzago esateko, ur gezaren krisia. Batean alarma pizten du lehorteak eta biharamunean uholdeak, eta bata bestearen gainean pilatuz doaz gizateriaren biziraupena arriskuan jartzen duten ondorioak. Landa eremuak gaur... [+]
Klimaren arazoa gero eta kezkagarriagoa ari da bihurtzen: uda gero eta beroagoak, lehorteak eskualde askotan, kalte materialak eta giza galerak eragiten dituzten fenomeno meteorologiko bortitzak… Arazoaz eman ohi den azalpen bakarra izaten da "klimaren... [+]