EEPren aurrekontuaren eztabaidan, egitura “iraunaraztea” du helburutzat Behotegi lehendakariak

  • "Egungo baldintzetan" EEP Euskararen Erakunde Publikoak berritzeko hitzarmena sinatuko ez duela mehatxu eginda, Euskal Hirigunearen Elkargoak sei hilabete eman die erakunde publikoa osatzen duten partaideei Parisekin negoziatzen jarraitzeko. Astelehenean agerraldia egin dute Maider Behotegi EEPko lehendakariak eta Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Bi erakundeek urtero eragile pribatuei ematen dizkieten diru laguntzak aurkezteko egin badute ere agerraldia, EEPren etorkizuna izan dute hizpide, kazetari gehienek galderak horretara bideratuta.

Ekainaren 30eko prentsaurrekoa. EEP

2025eko uztailaren 01ean - 09:40
Azken eguneraketa: 14:20
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EEP Euskararen Erakunde Publikoak zeresana eman du azken egunetan, 2022az geroztik berritu gabe egon ostean, Frantziako Estatuaren partetik aurrekontuaren emendatzea jaso baitzuen joan den ostiralean, baina ez espero zen neurrian. Izan ere, EEPren biltzar nagusian, Frantziako Estatuaren ordezkariek iragarri zuten Parisek 100.000 euro gehiago emango dizkiola erakundeari, eta euskalgintzako hainbat eragilek gaitzetsi dute inbertsio hori ez dela nahikoa. Esaterako, Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak eta Antton Kurutxarri hizkuntza politikarako lehendakariordeak ostiralean agerraldia egin zuten, eta ohartarazi "egungo baldintzetan" ez dutela sinatuko EEP berritzeko hitzarmena. Hain justu, 2023ko uztaileko bileran beharrak zehazteko dokumentu bat prestatu zuten, ebatzi aurrekontuari 2,6 milioi euroren ekarpen osagarria egin beharko litzaiokeela ondorioztatuta –partaide bakoitzak 650.000 euro gehiago jarri beharko lituzkeela–. Adostasunik ez zenez, kopurua 300.000 eurora apaldu zuten iazko abenduan. Parisek hitz emandako 100.000 euro horietatik urruti beraz.

Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordearekin egindako agerraldian, EEPko lehendakari Maider Behotegik aitortu du Frantziako Hezkuntza Ministeriotik diru gehiago jasotzea espero zutela. 2007tik urtero eragile pribatuei ematen dizkieten diru laguntzak aurkezteko zuten agerraldia, baina EEPren aurrekontuaren gaiak hartu die gaina. Euskararen erakunde publikoa "iraunarazteko" helburua berretsi du Behotegik: "Orain 100.000 euro ditugu, eta horiek eskuratzea bermatu behar dugu".

Euskal Hiriguneak epemuga jarri die EEP osatzen duten kideei Frantziako ordezkariekin elkarrizketekin eta negoziazioekin jarraitzeko: sei hilabete. Behotegik, ordea, ez du irudikatzen erakunde publikoaren amaiera: "Nora joango lirateke gaur egun hizkuntza politikarako jartzen diren lau milioi euroak?". 

Iazkoari jarraipena

2007tik urtero osatzen dute Eusko Jaurlaritzak eta EEPk hizkuntza alorreko Ipar Euskal Herriko eragile pribatuei laguntzeko funtsa, eta gutxienez 2029ra arte jarraituko dute horrela, aurten berritu baitute bien arteko lankidetza. Iaz banatutakoari jarraipena emanez, aurten ere ia 1,8 milioi euro banatuko dituzte hamalau eragile nagusienen artean –besteak beste, 400.000 euro jasoko ditu Seaskak eta 520.000 euro AEK-k–. Gainontzekoa hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren bidez banatuko dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
‘Geldi euskara zapaltzea!’ lelopean iganderako elkarretaratzeak antolatu ditu Euskal Herrian Euskarazek

Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]


ANALISIA
Lasserre edo betiko leloaren betiko leloa

Egoerak bere horretan segituz gero, Euskal Hirigune Elkargoak ez du izenpetuko EEP Euskararen Erakunde Publikoa osatzeko hitzarmen berria. Orain artekoa urte hondarrean bukatuko denez, baliteke 2026an ofizialtasunik gabe izateaz gain, hizkuntza politika bideratzeko egitura... [+]


2025-07-09 | Euskal Irratiak
Peio Jorajuria: «Departamendua jukutrian aritu bada, Maider Behotegik berehala dimisioa eman behar du»

Euskalgintzako hainbat eragile Baionako karriketara atera dira EEPren finantzaketaren inguruko kezkak agertzeko. 2017tik izozturik den aurrekontuaren aurrean, Frantziako Estatuak iragarritako 100.000 euroko igoera "trufa" gisa salatu dute.


Euskal Konfederazioak azalpenak eskatu dizkio Behotegiri, EEPren aurrekontuaren inguruko negoziazioengatik

Dozenaka lagunek agerraldia egin dute astelehen arratsaldean Baionan, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren egoitzaren aurrean. Frantziak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko dituela iragarrita, euskararen etorkizuna bermatzeko hizkuntza politikak "ausardia eta... [+]


Frantziako Estatuak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko ditu, baina helburuetatik urrun

Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]


Hurrengo ikasturterako irakasle gehigarriak jasoko ditu Seaskak

Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]


Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-01 | Euskal Irratiak
Arrate Isasi: “Iparraldeko haur elebidunek euskara nola ikasten duten ikertu nahi dugu”

Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.


Euskaldunontzat justizia aldarrikatu eta manifestaziora deitu dute Baionatik dozenaka eragilek

25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


2025-02-04 | Euskal Irratiak
Euskara hutsezko haurtzain-etxea irekiko dute Aiherran

Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.


2025-01-29 | ARGIA
Bi hamarkadatan euskarazko eta elebitako ikastetxeek gain hartu diete frantsesezkoei Ipar Euskal Herrian

Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.


2024-11-20 | Leire Ibar
Eguberriko merkatu euskalzalea antolatu dute Baionan

Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.


Eguneraketa berriak daude