argia.eus
INPRIMATU
EAJko buruzagiak ekainaren 8ko giza katean izango dira
  • Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea eta Joseba Egibar jeltzaleen Eusko Legebiltzarreko bozeramailea Gure Esku Dago ekimenak igandean erabakitzeko eskubidearen alde antolatu duen giza katean izango dira. EAJk bere jarratzaile eta militanteei askatasuna eman die ekimenean parte hartzeko.

ARGIA @argia 2014ko ekainaren 04a
Ortuzar eta Egibar igandeko giza katean izango dira

Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Joseba Egibarrek berak baieztatu du gaur El Correo egunkariak dakarren albistea: Andoni Ortuzarrek erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katean parte hartuko duela. Egibar ere izango da giza katean, baina jeltzaleak azaldu duenez "ez dute kontsignarik eman".