argia.eus
INPRIMATU
2026ko azaroaren 3a
EAEko Auzitegi Nagusiak Bizkaiko Aldundiaren euskara eskakizunen aurkako sententzia bat berretsi du
  • Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen lan deialdi bat baliogabetu zuen Bilboko epaitegi batek 2025ean, euskara eskakizunak "gehiegizkoak" zirelako. Lanpostuen %90arentzako eskatzen zuen Aldundiak euskarazko C1 maila ukaitea. Zaurgarritasun  egoeran bidi zidren pertsonen artean euskararen erabilera oso txikia dela ere arrazoitu du epaitegiak.

EAEko Auzitegi Nazionala, Bilbon. Wikipedia

Enegarren aldiz epaile batzuk euskararen kontrako postura hartu dute, eta enegarren aldiz bertan behera gelditu da lan eskaintza publiko bat euskara eskakizunak medio. 2025 bukaeranezagutu zen Bilboko epaitegiaren lehen erabakia, lan deialdira aurkeztu ziren zortzi hautagaik jarri zuten helegiteari erantzunez: GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen deialdia bertan behera uztea, euskara eskakizuna "gehiegizkoa" zelako. Hain zuzen, gizarte integrazioko goi mailako hogei teknikarirentzako lanpostuak zeuden jokoan, eta haietarik hemezortziri galdegiten zieten euskarako C1 maila. Horrek lanpostuen %90a erran nahi du, baina EAEko Auzitegi Nagusiaren iritziz, legeak ezartzen duen indizea da aplikatu daitekeen gehienekoa: %46,47. 

Pertsona kalteberak eta euskara

Lan deialdiak erdaldunak “baztertzen” zituela ebatzi du Auzitegi Nagusiakk, eta "diskriminazio" iturri izan zitekeela. Magistratuek, gainera, lanpostuen eta euskararen arteko lotura aipatu dute: "Gizarte integrazioko teknikariaren lanbidearen ezaugarria da pertsona kalteberei laguntzeko lanak egitea, eta, kolektibo horietan, euskararen erabilera oso txikia da, gaztelaniaren erabileraren aldean". 

Lan deialdia aldi baterako eten zuen apirilean Bizkaiko Foru Aldundiak , eta, Berria-k argitaratu duenez, ez du Auzitegi Nagusiaren sententzia errekurrituko: diputazioko iturriek adierazi diote Espainiako Auzitegi Gorenak "ildo bereko beste erabaki judizial batzuk" plazaratu dituela, eta deialdi berria egingo duela, epaiak zehaztu dituen irizpideetan oinarritua.