EAE

Aburto, Espainiako Estatuan bigarren soldata handiena jasotzen duen alkatea: 105.000 euro

  • 2024an, Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Getxoko alkateek estatuko soldatarik altuenetakoak jaso zituzten. Udalerrien biztanleriak eta EAEn indarrean dagoen Udal Gobernagarritasunerako Akordioak eragin zuzena dute alkateen ordainsarietan. Mungiako, Amorebieta-Etxanoko eta Gernika-Lumoko alkateak akordio horren onuradun nagusiak dira.


2026ko urtarrilaren 7an - 12:28
Azken eguneraketa: 19:52
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ElDiario.es-ek Espainiako Estatuko alkateek 2024an jasotako ordainsarien datuak bildu ditu, eta EAEko asko zerrendaren goiko postuetan daude. Madrilgo alkatearen atzetik (110.600 euro), estatuan gehien irabazten duen bigarren alkatea Bilboko Juan Mari Aburto da (EAJ), 105.000 eurorekin. Donostiako eta Gasteizko alkateak, Jon Insausti (EAJ) eta Maider Etxeberria (PSE-EE), laugarren eta bosgarren postuetan daude, 96.966 eta 96.016 euroko soldatekin, hurrenez hurren. Getxoko alkate Amaia Agirre ere ez da oso urrun ageri zerrenda horretan, 92.201 eurorekin.

Espainiako Funtzio Publikoko Ministerioak 2025. urtearen amaieran argitaratutako Administrazioko Lanpostuen Soldatei buruzko azken informazioan (API), udal bakoitzak 2024an alkateei ordaindutako ordainsariei buruzko datuak helarazi ditu. Udalerri bakoitzeko biztanleriak paper garrantzitsua du alkateen soldatan, hori baita bakoitzak jaso ditzakeen tarteak zehazten dituena, baita lan egin dezaketen dedikazioa ere.

EAEn baina, estatuan ez bezala, EUDEL EAEko Udalen Elkartearen Udal Gobernagarritasunerako Akordioa dago indarrean. Horren bitartez, 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriei Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritza baten soldata baliokidea ordaintzeko aukera ematen zaie, eta ondorioz, Mungia, Amorebieta-Etxano edo Gernika-Lumo bezalako udalerrietako alkateek 80.000 euro gordin baino gehiagoko ordainsariak dituzte urtean.

Beste muturrean daude soldata apalenak dituzten alkateak, nahiz eta osoki udalean lan egin. Hemen ez da Hego Euskal Herriko udalerririk ageri. Palos de la Frontera (Huelva), Palafrugell (Girona), Alguazas (Murtzia) edo Amposta (Tarragona) udalek 30.000 euro inguruko soldatak ordaintzen dizkiete beren alkateei.


Irakurri gehiago: EAE Euskal Herria
EAE kanalean gehiago
2025eko uztailaren 28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin