Ea azkena den


2026ko urtarrilaren 12an - 10:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urtarrilaren 10ean urtero legez Bilboko kaleak bete genituen presoen eta iheslarien alde.

Eta berriro ere elkar ikusten genuenean elkarri esaten genion ea aurten azkena den. Erantzuna, noski, ezetza zen. Ezezkoan ziren hainbat herritar xume kaleak jendez gainezka zirelarik. Optimista-edo ez delako erantzun zidan batek. Nik, ordea, jakintsua zelako aditzera eman nion.

Urratsez urrats, urteak igaro dira, eta badirudi barneratu egin dugula urtero berriro ere kalera irten beharko dugula, aurtengoa azkena ez dugulako izango

Eta urratsez urrats, urteak igaro dira, eta badirudi barneratu egin dugula urtero berriro ere kalera irten beharko dugula, aurtengoa azkena ez dugulako izango.

Eta hori ene begiotan ez da bidezkoa, ez zaigu zilegi, Herri honek bizi beharra duelako gizarte honek behin eta berriro aldarrikatu duen bezalaxe, Justizian eta Bakean, guziok aurrera egin dezagun Gizatasunean eta Askatasunean. Hala biz!
 
Nerea Arrizabalaga Etxaburu, irakaslea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurleen gutunak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...