argia.eus
INPRIMATU
Durangoko jai herrikoien aldeko abestia aurkeztu dute
  • Durangoko jaiak ostiral honetan hasiko dira eta urtero lez, Jai batzordeak egitarau zabala prestatu du. Aurten, ordea, ohiko kontzertu, bazkari herrikoi, lehiaketa eta bestelako ekimenez gain Durangoko jai herrikoien aldeko abestia aurkeztu berri dute. Mikel Nuñek, Igor Elortza bertsolariaren hitzak musikatu ditu.



2010ko urriaren 07a

Bateria:Alex Alonso.

Baxua:Eihar Uriarte.

Gitarra eta koroak:Kimetz Cenitagoia “Dummy”.

Pianoa,organoa eta akordeoia:Mikel Nuñez.

Flauta:Nekane Coello.

Ahotsa1:Uxue Alonso.

Ahotsa2:Gorka Bidaurrazaga “Potsi”.

Soinu teknikaria:Gorka Bidaurrazaga “Potsi”.

Musika:Mikel Nuñez.

Hitzak:Igor Elortza.

LETRA.

Tronpa hotsa zabaldu dogu

Oizen ta Anboton gora

Sanfaustozaleak beste behin

Batzeko Durangora

Zatoz zeuk gura dozunean

Zatoz zeuk gura dozun arte

Hemen gagoz danok txosnetan

Hemen gagoz ez gagozenak be

Ez dabil ba pozik Pantxike!

Beittu Patxikotxu…

Jaia ez da inoz amaitzen

Gura ez badozu

Jai euskaldun baina ez oskoldun

Herritar, irritar

Ez sexistak, ezpadaze saxistak, altruistak eta tximistak

Ez dabil ba pozik Pantxike!

Beittu Patxikotxu…

Jaia ez da inoz amaitzen

Kantetan badozu

Ez dabil ba pozik

Pantxike! Beittu Patxikotxu…

Jaia ez da inoz amaitzen

Dantza eitten badozu

Eguzki, ilargi, ilun eta argi

Joan ta etorriz adar joka dabiz

Ointxe da gaba ilun ta ointxe da egun

Ta ointxe gaba da barriz

Ez dabil ba pozik Pantxike!

Beittu Patxikotxu…

Jaia ez da inoz amaitzen

Kantetan badozu

Ez dabil ba pozik Pantxike!

Beittu Patxikotxu…

Jaia ez da inoz amaitzen

Dantza eitten badozu