Aranzadi Zientzi Elkarteak amaitu berri ditu Astigarragako Santiagomendin egiten ari ziren indusketak. Besteak beste, Burdin Aroko eta Erromatar Aroko zeramika zatiak, etxebizitzen hormetako adobe hondakinak eta ezkur ikaztu batzuk aurkitu dituzte. Indusketa horietatik ondorioztatu dute Burdin Aroan jendea bizi zela lurralde horretan eta erromatarren menpe geratu zenean bizilekua utzi zutela. Santiagomendiko indusketak Maria Teresa Izquierdok hasi zituen eta 1990ean eta 1993an zeramika laginak aurkitu zituztenetik etorri dira gainontzeko aurkikuntza guztiak.