2017ko aurrekontuak onartu behar diren osoko bilkura gerarazi eta kanporatu egin dituzte martxoaren 24tik gose greban dauden kideak. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan murrizketarik ez dadila egin aldarrikatu dute.
Hemeretzi egun gose greban eta mobilizazio ikusgarriak egiten ari diren justizia sozialaren aldeko militante eta herritarrek Eusko Legebiltzarreraino eraman dute euren protesta. Gasteizko hemizikloan EAJ, PSE eta PPk adosturiko 2017ko aurrekontuak ari dira eztabaidatzen eta PPko eleduna hitz egitera zihoanean eten egin dute No tragamos! (ez dugu irensten) leloa oihukatuz.
Grebalariak legebiltzarretik kaleratuak izan dira eskubide sozialak defenditzeagatik #RGImurrizketarikEz #notragamos pic.twitter.com/NdjsJ2F7H1
— ARGILAN (@Argilan) 2017(e)ko apirilak 11
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan murrizketarik ez egitea eskatzen dute mugimenduko kideek. Azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzak diseinaturiko aurrekontuek halaxe egingo dute, ez DSBEa ez baita igoko gutxieneko lanbide arteko soldata adina eta 2012tik %7ko murrizketa izaten ari baita. Horrez gain, laguntza hori jasotzen duten kideen estigmatizazioa ere salatu dute eta herritarren eskubideak babesteko beharran egin dute azpimarra.
Martxoaren 24an zortzi lagunek gose greba hasi zuten justizia sozialaren, herritarren eskubideen eta DSBE-ren alde Bilboko Arenalean –haietako bostek greba utzi behar izan dute–. Ordutik hona makina bat mobilizazio jendetsu antolatu dituzte.
ESK sindikatuaren Argilan plataformak, Berri Otxoak plataformak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak helegitea jarriko diote DSBEaren araudi berriari, prestaziorako sarbidea mugatu eta "eskubide gehiago murriztuko" dituelako euren esanetan.
Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]
EAEko parlamentuan aurrera egin du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege aldaketak. Badago zer aztertu legearen eztabaidak, aldaketa egiteko ezker zein eskuin egin den akordioak, eta legeak ekartzen dituen berrikuntzak izan duten oihartzun eskasari... [+]
Teorian pobreak egoera horretatik ateratzea helburu duen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IUk, eta indarrean sartu da lege berria. Jende asko kanpoan uzten duela, pobrezia egoeratik ateratzeko ez duela balio eta txiroak... [+]
Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen hasi aurretik ere, prestazioa eskatu duen jendearen etxeak arakatzen ari da Ertzaintza: “Prebentzioaren izenean, egunero-egunero ari dira etxeetan sartzen; astakeria da eta jendea beldur da, modu oldarkorrean ari direlako,... [+]