ARGIA.eus

2020ko apirilaren 08a

80.000 pertsona baino gehiagok arbuiatu du Iruņean Altsasuko gazteen aurkako epaia

  • Iruñea txiki gelditu da Euskal Herria eta Estatu osotik etorritako dozenaka mila herritarren uholdearen aurrean. Guztiek argi utzi dute Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen aurka emandako epaia arbuiatzen dutela. Nafar Gobernuko ordezkaritza bat ere izan da manifestazioan, epai proportzionala eskatuz. Antolatzaileen arabera, guztira 80.000 pertsona baino gehiago izan da manifestazioan.

     

Xabier Letona @xletona
2018ko ekainaren 16a
Argazkia: Dani Blanco

Apirilaren 15eko manifestazioa gaindituko ote zen zebilen herritarren artean bolo-bolo eta manifestazioak hartu duen itxurarekin, gaurkoan aurrekoan baino gehiago izan direla aipatu da kazetari eta herritarren artean, hau da, 50.000 pertsona baino gehiago.

Manifestazioak ezin izan du ohiko ibilbidea egin Gazteluko Plazan urte sasoi honetako maratoia zegoelako. Sadarretik Zaragoza etorbidera jo eta Nafarroa Behera etorbidetik sartu da Karlos III.a etorbidean, Askatasunaren plazaran amaituz.

Dani Blancoren ondorengo argazkietan ikus daitezke uneetako batzuk:

Argazki oina: Dani Blanco
Argazkia: Dani Blanco
Argazkia: Dani Blanco
Argazkia: Dani Blanco

Kataluniatik, Gaztelatik, Galiziatik, Aragoitik eta Espainiako Estatuko hainbat lekutatik etorritako milaka lagunei behin eta berriz eman dizkiete eskerrak, bai manifestariek eta baita ekitaldiaren amaieran oholtzatik.

Argazkia: Dani Blanco

Ondorengo txioetan ikus daiteke manifestazioaren laburpen bat.

 

 

 

Herritar batek jasotako bideo honetan ikusten da Zaragozago etorbidea jendez gainezka. 

 

Une hau, beste hainbat eta hainbat moduan, hunkigarria izan da, Zaragozako etorbidearen amaieran eraikin osoko bizilagunek txoloka hartu baitute manifestazio burua, eta pankartaren ingurukoek ere txalo jo diete bizilagunei esker onez.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Altsasuko gazteak

Altsasuko gazteak kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude