Dozenaka mila herritar kalera atera dira Valentzian "bidezko finantzazioa" eskatzera

  • Valentziako Gobernuak, PSUV, Compromis, CCOO, UGT, Valentziako enpresarien elkarteak eta beste hamaika elkartek deitu zuten manifestaziora larunbaterako. Bidezko finantzazioa “exijitu” zioten Espainiako Gobernuari.


2017ko azaroaren 20an - 11:49

Espainiako Konstituzioaren inguruan “eztabaidatzeko” komisio bat martxan jarri berri duten honetan, etxeko lanak pilatzen ari zaizkie Espainiako agintariei. Estatu ereduaren inguruko eztabaida Espainiako politikaren erdigunean kokatu du azken hilabete eta urteetan Kataluniako prozesu subiranistak. Badira ordea, auzi horren inguruan nabarmentzen hasi diren bestelako ahotsak ere, Valentzia da horietako bat.

Larunbatean dozenaka mila herritar atera ziren kalera, Valentziako gehiengo politiko, sindikal eta instituzionalaren deiari erantzutera. “Valentziak bidezko finantzazioa exijitzen du” ageri zen pankartaren atzean sentsibilitate politiko askotako herritarrak elkartu ziren. Pankartari eusten Ximo Puig Valentziako presidentea eta Monica Oltra presidenteordea zeuden besteak beste. “Egun historikoa” izan zen larunbatekoa antolatzaileen ustez.

Eredu federalaren aldeko jarrera adierazi zuen Ximo Puig (PSUV) Valentziako presidenteak manifestazioaren amaieran egindako adierazpenetan. Mari Carmen Sánchez Valentziako herritarren eskubideen defendatzaileak azpimarratu zuen “finantzazioaren auzia” ez dela “auzi alderdikoia” Valentziar guztiei eragiten baitie.

Mariano Rajoyren alderdiak esana du ez duela “Espainiako Konstituzioa aldatuko inola ere”. Arazoak, ordea, pilatzen ari zaizkio. Ekonomikoki bideragarria izan dadin, modu batera edo bestera Estatuaren egituraketa politikoa moldatu beharra baitauka Espainiak, hala eskatzen diote geroz eta lurralde gehiagok. Rafael Catalak duela aste gutxi Bilbon esan zuen “Estatuak autonomien esku utzitako eskubide batzuk berreskuratzeko garaia” izan daitekeela. Birzentralizazioaren eta autonomia handitzea eskatzen dutenen balantzan pieza berri bat gehitu da: Valentzia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Valentzia
PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Katalana arriskuan Valentzian: hizkuntza-eredua aldatu nahi dute ikastetxeetan

Sindikatuek eta hizkuntzaren aldeko erakundeek "atzerakoia eta diskriminatzailea" dela esan dute eta mobilizazioak iragarri dituzte. Sakon landu dute gaia La Directan.


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Katalanaren aurkako ofentsiba PPren eta Voxen eskutik Valentzian

Valentziako Gobernurako akordioa lotu berri ondoren, PPk eta Voxek iragarri dute hezkuntza izango dela euren lehentasunezko eremuetakoa, hizkuntza pribatua eta kontzertatua indartzearen bidean, batetik, eta katalanaren hedapena mugatzeko, bestetik.


Pablo Gonzálezen kontrako epaiketa "laster" izatea espero duela esan du Poloniako Atzerri ministroak

Zbigniew Rau Poloniako Atzerri ministroak prentsaurreko batean egindako galderei erantzunez esan du euskal kazetariari egozten zaizkion karguak "oso larriak" direla, baina ez du aditzera eman zer den zehazki egozten zaiona. Gonzálezek 2022ko otsailetik darama... [+]


Eguneraketa berriak daude