Donostian Herrerako pabiloietan bizi diren berrehun bat pertsonak “kaleratze agindurik gabe” atera nahi ditu udalak

  • “Herrerako pabiloi abandonatu eta okupatuen egoera konplexua da”, aitortu du Jon Insausti alkateak, Tokiko Gobernu Batzorde ondorengo agerraldian.


2026ko otsailaren 18an - 10:44
Herrerako pabiloien gunea Ertzaintzak itxita. Beñat Parra / Irutxuloko Hitza CC BY SA
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eremuan “oraindik” 200 bat pertsona bizi direla eta horiek “kaleratze agindurik gabe” ateratzea nahiko lukeela esan du Insaustik. 

“Jabetzak udalari eskatu zion eraikin horiek eraisteko baimena, eta eman genien. Dena dela, pertsona horiek atera behar ditugu pabiloiak botatzen hasi aurretik. Hori da konpondu behar duguna”, azaldu du alkateak. 

100 plaza

La Sirenari ere erreferentzia egin dio Insaustik, guztira 100 pertsona artatzeko lekua duelako. Gaur egun, 60 pertsona artatzen ditu han udalak, eta beste berrogeirentzako lekua legoke. Alkateak deitoratu du ez dagoela nahikoa lekurik Herreran bizi diren pertsona guztientzako: “Gainerako erakundeek eta udalerriek jarri beharko dituzte baliabideak. Izan ere, errealitateak gainditu egiten du gure esku-hartze gaitasuna”.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Lurraldea eta arkitektura
Etxe bizitza

2026ko maiatzaren 4
Barra warroak
Olentzero maitea:

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...