Donostian egingo diren II. eskola dekolonialen izen ematea irekita dago

  • II. eskola dekolonialak, Amara berriko eskolako aretoan (Donostian) egingo dira martxoaren 14an. Izen-ematea irekita dago. Bertan, Katya Colmenaresen eta Ramon Grosfoguelen hitzaldiak entzuteko aukera egongo da.


2026ko martxoaren 5ean - 07:00
Ramon Grosfoguel eta Katya Colmenares
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Martxoaren 14an II. eskola dekolonialak antolatu dituzte, Arrazakeriaren Aurkako Amen eskutik. Amara Berriko eskolako aretoan izango du lekua Estefania Quílezek bideratuko duen jardunaldiak. Arrazakeria eta kolonialismoa ardatz harturik, Katya Colmenaresek, Ramon Grosfouguelek eta Haritz Garmendiak hitzaldi bana emango dute. 9:00etan hasi eta 14:00etan amaituko dira solasldi horiek eta ondoren, 15:30ean euskara eta migrazioaz mahai-ingurua egingo da. Hausnarketarako “bideak irekitzea” bilatzen dutela azpimarratu dute antolatzaileek. Umeentzako zaintza zerbitzua antolatu dute. Honezkero jende askok izena eman badu ere, gehiagori luzatu nahi diote izena emateko gonbita.

Bestalde, martxoaren 13an, Ramon Grosfouguel Egiako (Donostia) Teila Fabrikan arituko da hizlari 19:00etan, Latinoamerikan Monroe doktrinak duen eraginaren inguruan.

 


Dekolonitatea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.