Donostialdeko Metroaren gaineko azterketa kritikoa eta alternatibak aurkeztuko dituzte

  • Ander Gortazar arkitektoak “Donostialdeko Metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa” ikerketa egin du UPCko hirigintzako master amaierako lanean. Metroaren proiektuari kritika egiteko darabiltzan argudioak azaldu eta bestelako alternatiba eraginkorragoak proposatuko ditu.


2015eko irailaren 3an - 12:38
Metro proiektua gelditzearen aldeko Donostiako hainbat bizilagunek eta elkartek antolatu dute hitzaldia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Metro proiektua gelditzearen aldeko Donostiako hainbat bizilagunek eta elkartek antolatu dute hitzaldia. Koldo Mitxelena Kulturunean izanen da irailaren 15ean 19etan.

Egitasmoaren aurka mugimenduak

Ekainean AHTren aurkako mugimenduko kide batek txostena aurkeztu zuen Donostialdeko Metroaren gabeziak eta eragingo lituzkeen kalteak azalduz. “Garraio alternatiba batzuen azterketa falta” egotzi zioten Eusko Jaurlaritzari, eta egitasmoarekin eredu “metropolizatua” bultzatzea salatu zuten.

AmaraBai auzo elkartean ere hitzaldia antolatu zuten gaiaren inguruan informatzeko eta eztabaidatzeko.  


Donostiako metroa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...