Donostiako turismo bulegoa udaletxe barruan jartzeko lanean ari dira

  • Gipuzkoako hiriburuan, udaletxearen eraikinaren ekialdeko partean lanean ari dira duela zenbait hilabetetik. Udalak han ematen zituen zenbait zerbitzu eraikinetik atera eta turismo bulegoa ezartzeko. Hala, turistak hiriko eraikinik enblematikoeneraino sartzea da asmoa. Lanak onartu zirenean zortzi hilabeteko epea ezarri zuten egiteko, baita 1,88 milioi euroko aurrekontua ere. Apirilean, ordea, izan duten arazo tekniko baten harira, epea luzatzea eskatu dute, eta espero izatekoa da gainkostuak ere izango dituela obrak.


2023ko maiatzaren 26an - 00:10
Azken eguneraketa: 11:44

Udalak donostiarrei ematen zizkien ondorengo zerbitzuak udaletxearen eraikinetik atera dituzte: programazio, azterlan eta aurrekontuen saila; ondare zerbitzua; kontratazio zerbitzua; ogasun zerbitzua eta diruzaintza atala. Gaur egun, horiek udaletxe ondoan dagoen Goikoa eraikinean daude. Sail horiek utzitako lekuan, Boulevardetik zuzeneko sarbidea izango duen turismo bulegoa egiten ari da Goia buru duen udala.

"Udaletxean turismo ofizina berria irekitzeko lanak egiten ari dira. Donostiarrak udaletxetik geroz eta kanpoago sentitzen diren honetan, turismo bulegoa jarriko dute bisitariak bertara sar daitezen", adierazi du EH Bilduko Markel Ormazabalek bideo batean. "Ez dago indarrean dagoen hiri ereduaz eta gobernantzaz metafora hoberik".

Turismoak eta etxebizitzarako sarbide faltak hiriko hauteskunde giroa markatu dute. Orain gutxi Donostiako Udalak eginiko inkesta baten arabera, herritarren %65ak uste du ez dela turista gehiago erakarri behar hirira.

Lanak atzeratuta, gainkostuak bidean?

2022ko azaroaren 8an onartu zuen Udal Gobernuak udaletxe barruraino sartzea turismo bulegoa. 1,88 milioi euroko aurrekontua izango zuen eta Altuna y Uria enpresari esleitu zizkioten lanak. 2023ko urtarrilaren 23an onartu ziren zuinketaren frogatze aktak, eta beraz, obrak egiteko gehienez zortzi hilabeteko epea ireki zen. Hainbat hedabidek eman zuten horren berri, baita fotomuntaiak zabaldu ere.

Ez da publikoki jakinarazi, ordea, irailaren 23rako amaituta egon behar luketen lanak, itxura guztien arabera, ez direla hala izango. Izan ere, apirilaren 13an, kontratua eteteko eskatu zuten proiektu eta obretako idazkari tekniko Monika Barok, proiektu eta obretako zuzendari Alfonso Vázquezek eta obrak eta hiri proiektuetako zinegotzi ordezkari Duñike Agirrezabalagak, etendako eraztun perimetrala gauzatzeko lanetan izan duten arazo baten harira. Atzerapenaz gain, gainkostuak ere egon daitezke, beraz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


2024-03-01 | Uriola.eus
Hotel bihurtuko da Bilboko Olabarri Jauregia

Bericato enpresak erosi du duela 70 urte baino gehiagoz Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitza izan den eraikina.


Alde Zahar auzo ekimena
"Iruñeko apartamentu turistikoen erdia Alde Zaharrean daude"

Iruñeko Alde Zaharreko Alde Zahar ekimenak turismo masiboaren aurkako eta auzoaren defentsarako kanpaina abiatu du ostegun honetan.


Bizilagunek etxebizitza turistikoak debekatzea baimendu du gorenak, berriz ere

Bizilagunek legez kanpo utzi dute Donostiako Zubieta kaleko etxebizitza turistiko bat, euren estatutuetan erabilera hori debekatuta zegoelako aurretik.


Eguneraketa berriak daude