Donostiako metroaren eraikuntzak %39ko gainkostua du momentuz, aurreikusitakoa baino 70 milioi euro gehiago

  • 2017an 181,5 milioiko kostua aurreikusi zuen Donostiako Udalak, eta momentuz 252 milioi euro gastatu ditu. Udalak kalkulatu du amaierako gastua 280 milioikoa izango dela, %50eko gainkostua baino gehiago.

Donostiako Metroaren obrak, Mirakontxa parean. Wikipedia

2026ko ekainaren 18an - 11:25
Azken eguneraketa: 2026-06-19 18:10
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

PSEko Susana García Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak eman ditu datuak, EH Bilduren eskaera bati erantzunez, eta Diario Vasco-k jaso du informazioa. Donostiako metroaren obrak 252 milioi euroko inbertsioa jaso du, obrak hasi zirenean aurreikusitakoarekin alderatuta, %39ko gainkostua. Ordea, obrak ez dira amaitu eta gastuak handitzen jarraituko du. Aurreikuspenen arabera, amaierako kostua 280 milioi euro ingurukoa izango da.

Garcíak gogoratu duenez, 2017an, obrak hasi zirenean, 181,5 milioi euroko kostua aurreikusi zen. Hamar urte igaro dira eta egungo gastua nabarmen altuagoa da: 252 milioi euro; hau da, hasierakoa baino 70,8 milioi euro gehiago, edo, bestela esanda, %39ko gainkostua. Iaz, 2025eko martxoan, gainkostua %18koa zen.

Hilabete batzuk falta dira obrak amaitzeko, urtearen amaierarako baitago amaiera aurreikusia. Kalkulatu dute, 2027an guztira 280 milioi euroren bueltan egongo dela kostu totala. Gauzak horrela, metroaren obrak hasierako aurrekontuaren %50eko gainkostua gaindituko luke.

Gainkostuaren arrazoi nagusietako bat 2020an Mirakontxa eta Easo arteko tuneleko arazoa izan zela azaldu du Garcíak. Lurpean ura eta hondarra agertu ziren, eta, ondorioz, obrak bi urtez geldiarazi behar izan zituzten. Mirakontxa eta Easor arteko tunelaren kostua, oraingoz, 139 milioi eurokoa da. 

Horrez gain, kostu berriak gehitu zaizkio hasierako aurrekontuari, besteak beste, Morlansekin konexioa (18,2 milioi euro) edo Easoko geltokiko igogailua (2,7 milioi euro).

 


Donostiako metroa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...