Donostiako La Cumbre jauregia Memoria Zentro bilakatzeko “fase definitiboa” iragarri du Donostiako Udalak

  • Jauregia udalaren eskuetara pasatuko dela azaldu du Donostiako Udalak. “Urte luzez isildua eta ukatua” izan den errealitatearen aitortzarako bideari ekin dio udalak, EH Bilduren esanetan.


2026ko otsailaren 19an - 11:45
Azken eguneraketa: 12:55
La Cumbre jauregia Memoria Zentro bilakatzeko azken urratsak abian dira. Aieteko Bizilagunen Elkartea
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aieten (Donostia) kokatzen den La Cumbre jauregia Memoria Zentro bilakatzeko urrats berria jakinarazi du Donostiako Udalak. Donostiako Udalak “iraganeko gertaerak gogorarazteko” eta “giza eskubideen aldeko pedagogia egiteko” gunea izango dela adierazi du, Irutxuloko Hitzak jaso duenez. Hain zuzen ere, eraikinak balio sinbolikoa du, bertan Lasa eta Zabala atxilotuak eta torturatuak izan zirelako Busoten (Alikante) exekutatu eta lurperatuak izan aurretik. Eduki eta erabilera zehatza beste erakunde batzuekin batera adosteko asmoa du udalak.

2022an hasi zen La Cumbre jauregia Espainiako Gobernuaren eskuetatik Donostiako Udalarena izatera igarotzeko eskakizuna, Espainiako Memoria Demokratikorako Legea onartzeko negoziazioen ostean. Egindako eskakizun eta emandako urratsen ondoren ekin zaio Jauregia behin betiko Udalaren esku uzteko azken faseari. EH Bildu baikor azaldu da “aurrerapen” gisa ikusten duelako, eta “biktimen erreparazioa bermatzeko bidea”, Naizek jaso duenez. “Urte luzez isildua eta ukatuta egon den errealitateari leihoa ireki” zaiola azaldu du EH Bilduk, “estatuaren biktimei” aitortza egiteko bidea baita.


Oroimen historikoa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 25
Bost emakumeren testigantzak
M3ko sarraskia eliza barrutik

2026ko otsailaren 11
1981, Zizurkil
Oso latza izan da

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.