Donostiako Hontza liburu dendak badu itxiera data: martxoaren 31

  • Duela urtebete iragarri zuten egungo kudeatzaileek Hontza itxiko zutela. Bada, urte beten, eroslerik topatu ez dutela eta, behin betiko lokala itxiko dutela baieztatu dute: martxoaren 31n itxiko dute. Halaxe aurreratu du Berria-k jabeekin hitz egin berri.


2026ko urtarrilaren 23an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Okendo kalean kokatua, 1982tik izan da Donostiako liburuzaleen erreferentziazko denda. Batez ere, euskaltzaleena. Iaz, albistea argitaratu zutenean, samina zabaldu zen hirian, galera handia zelakoan. Hontzako jabeek hasieratik bilatu dute proiektuarekin jarraituko zuen talde bat. Horretarako lokala saldu eta “formulak bilatzeko” prest zeudela kontatu zion Irutxuloko Hitzari Esther Moiua kudeatzaileak: “Guretzat ederrena litzake hiru-lau laguneko talde batek proiektua hartzea. Pena izugarria ematen digu denda itxi behar izateak eta”. 

Ordea, interesatu bat edo beste izan den arren, urtebeteko epea pasatuta, inork ez du proiektua bere gain hartuko eta behin betiko ixtea beste erremediorik ez dutela. Ez da harritzekoa. Lagun, Tobacco Days, eta lehenago Groseko Garoa dendak, esaterako, haien ateak itxi behar izan zituzten kontsumo ohituren aldaketa tarteko. Fnac eta Casa del Libro gisako frankiziek ere eragin gogorra izan dutela onartzen dute.


Liburu dendak kanalean gehiago
2024ko urtarrilaren 14
Utopiatik igaro

2023ko abenduaren 13
Eva Forest liburutopia
Utopiaren ortzimugari so

2020eko irailaren 8
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Brontë

2019ko azaroaren 19
Martzela Abarzuza. Liburuak eta bezeroak maite dituen saltzaile irribarretsua
"Durango efektuaren ondorioz liburu on batzuk oharkabean pasatzen dira"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...