Donostiak Gipuzkoako biztanleen laurdenarekin zabor nahasi guztien erdia sortzen du

  • Errausketaren Aurkako Mugimenduak salaketa ekintza egin du Donostiako udaletxearen aurrean, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna baliatuz. Salatu dutenez, errefusean botatzen den hondakinen %80 birziklagarria da eta borondatezko hondakinen bilketa sistemak ahalbidetzen du hori gertatzea. Neurriak hartzeko eskatu dizkiote Gipuzkoako Aldundiari eta Donostiako Udalari, Markel Olano, Jose Ignacio Asensio eta Eneko Goiaz mozorroturiko ekitaldian.


2020ko ekainaren 05an - 13:42
Markel Olano, Jose Ignacio Asensio eta Eneko Goiaz mozorroturik egin dute salaketa.

Ondorengo datuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunetik atera dituzte. Errausketaren Aurkako Mugimenduak uste du herritarrek jakin behar dutela zein den egoera zehatza, datuetan oinarrituta, eta indarra jarri behar dela hondakinak bereizten, "mundu hobe bat eraikitzen". Horixe da koronabirusaren krisi honek beren ustez agerian utzi duen ondorioetako bat, ezin dela orain arteko bidetik jarraitu inguruak kutsatzen. "Gainera koronabirusa gisako birusak inguru kutsatuetan gehiago zabaltzen direla frogatu dute eta agintari arduragabeak klima aldaketa areagotzen ari dira", hasi dira.

Gipuzkoako datuak

Gipuzkoan iaz 138.000 tona hondakin jaso ziren errefusa bailiran, eta hauetatik 110.000 tona birziklagarriak ziren, %80, ia guztia. Beraz, benetako errefus kopurua 28.000 tn izan zen, bildutako guztiaren %20 bakarrik. "Etxean hondakinak ongi bereizten dituen edonork badaki zein errefus gutxi sortzen den, eta organikoa eta plastikoa dela gehien sortzen dena".

Donostian, errefusaren poltsan doan %80 birziklagarria da. "Benetan salagarria agintarien arduragabekeria. Indarrak jarri behar dira herritarrak kontzientziatzen, formatzen, bideratzen etxean jendeak bere hondakinak bereizita bota ditzan".

Gipuzkoan sortutako 63.000 tn organiko (guztiaren %53) errefusa bezala bildu zen nahasian, eta erdia baino gutxiago jaso zen bereizita, %47 zehatz esateko.

Bio-hondakina, paper-kartoia, ontzi arinak eta beira dira lau frakzio birziklagarri garrantzitsuenak, eta errefusean nahastuta bildu ziren lau multzo horietako 94.480 tona hondakin, errefusa balira. Biztanleko 127,50 kilo.

Donostia azkenputz

Protesta Donostiako udaletxearen aurrean egin dute, Eneko Goia alkateari presio egin asmoz, beren ustez lotsagarria delako hiriburua hondakinak nola kudeatzen ari den. "Non eta klima aldaketaren aurka dagoela esan eta erraustegi bat eraiki berri duen hirian. Ez da oso azkarra izan behar ulertzeko zergatik agintariek ez duten indarrik jartzen herritarrek hobeto bereiz ditzaten hondakinak", adierazi dute.

Jarraian doazen datuak ere Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak emanak dira:

Donostian gaika bildu zen hondakin guztien %42. Aldi berean, errefusaren edukiontzietan bildu ziren 288 kilo pertsonako, Gipuzkoako bataz bestekoa gutxi gora behera horren erdia pasatxo denean, 186 kilo.

Guztira errefusaren edukiontzietan bildu ziren 54.000 tona hondakin, Gipuzkoa guztiko %40, ia erdia, non eta Gipuzkoako herritarren laurdena bizi den hirian. "Eta larriena da, horietatik gehiengoa hondakin organikoa izan dela, edukiontzi grisera nahasian botatzeko aukera librea dagoelako Donostia hiri eder galantean, konpostagarria den hondakin organikoa zabor bilakatuz".

Donostian bereizita bildu zen organikoa "huskeria" dela baloratzen dute: 31 kilo pertsonako. Herrialdean bataz beste bikoitza baino gehiago denean, 77 kilo, eta hala eta guztiz, sortutakoaren %47 bakarrik bildu zen.

Horrek esan nahi du, bataz beste 100 kilo hondakni organiko bota zituela donostiar bakoitzak errefusaren edukiontzira. Beste datu bat: azken bost urtetan (2015-2019), Gipuzkoan bildutako hondakin organiko kopurua %40 igo da, eta Donostian %6  besterik ez.

Mankomunitateei errepasoa

Errausketaren Aurkako Mugimenduak salatu du mankomunitateei dagokienez, "bi erritmoko Gipuzkoa" ikus daitekeela. Bereizita hondakinen %70 inguru jasotzen dutela Debagoiena, Sasieta, Tolosaldea, Urola Kosta eta Urola Erdia mankomunitateek; eta okerrago, %50en bueltan dabiltzala jende gehien bizi diren ondorengoak: San Marko, Txingudi eta Debabarrena.

Beren webgunean irakur daitezke eman dituzten datu guztiak.

Azpian bideo osoa ikusgai:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2024-04-15 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazioa
"Ez da trantsizioa, espekulazioa da"

Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-04-14 | Jakoba Errekondo
Odolezko laranjak

Istorio ugarik lanbrotzen du bere jaiotza. Bere koloreak erakartzen du gehien. Azalarenak zenbaitetan, baina batez ere mamiarena da deigarria. Odolezko laranja da (Citrus x sinensis). Denetatik entzun izan da bere sorkuraz: laranjaren (Citrus x sinensis) eta mingranaren (Punica... [+]


Prozesionaria jalea

Esaera asko sortu ditu hegazti honek. Ikusteko zaila den arren, denok ezagutzen dugu. Nola? Kantuagatik. Bere izena kantu egiteko erak eman diola pentsa dezakegu. Urtero kantatzen du udaberrian eta uda partera aldiz, isildu egiten da. Esaerak dioenez, “maiatzean kuku, San... [+]


Eguneraketa berriak daude