Donibane Lohizunen orain arteko auzapez Irigoyen eskuindarra nagusi


2026ko martxoaren 22an - 19:53
Azken eguneraketa: 21:08
Saintjeandeluz.fr
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Donibane Lohizunen (Lapurdi) ere ez da ezuste handirik izan. Orain arteko auzapez Jean-Francois Irigoyen eskuindarrak (Saint-Jean passionnément) botoen %48,37 (3.523 bozka) lortu du, Manuel de Lara zentristak (Un nouvel élan avec vous) 27,28% (1.987) eta Pascal Lafitte abertzaleak (Donibanen Bizi) %24,35 (1.774).

Abstentzioa %38,25ekoa izan da, lehen itzulian bezalatsu (%38,08)

Haren lan-taldeak egindako lana nabarmendu du Irigoyenek, Kanaldudek egin galderari erantzunez. "Biziaren kalitatearen" alde egindako proiektuaz hitz egin du auzapezak, espaloiak, bideak eta bestelakoak.

Zenbatua: %
Eguneratua:
hautetsi
Gehiengoa:
2026
2026


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.